Deustuko Unibertsitateko 2019-2020 ikasturtearen irekiera-ekitaldian izan da buru Lehendakaria

2019.eko irailak 18

  • Lehendakariak hurbiltasuna eta lankidetza nabarmendu ditu giltzarritzathezkuntzako ikerketaren eremuan aurrerapausoak emateko

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte lagun zuela, Deustuko Unibertsitateko 2019-2020 ikasturtearen hasiera-ekitaldian buru izan da. Joan den ikasturteko memoriaren irakurketarekin hasi da jarduna, eta ondoren izan dira Lourdes Villardón irakaslearen inaugurazioko lezioa eta Deustuko Unibertsitateko errektorearen jarduna eta Lehendakariarena.

Bere jardunean, hezkuntzako ikerketa lankidetzarako eremu bat dela nabarmendu du Lehendakariak. Lehendakariak adierazitakoaren arabera, hurbiltasuna eta lankidetza dira hezkuntzako ikerketan aurrerapausoak emateko giltzarria, hezkuntzaren eremuan bikaintasunaren ikerketa garatu eta aplikatze aldera.“Gure ikerlarien kolektiboak duen potentziala garatzeko konpromisoa partekatzen dugu ezagutza gehiago eta hobea sortzeko.Unibertsitatean prestatzen den gazteria balioetan prestatzea, haien konpromiso soziala eta haiek proiekzio globala izateko misioa partekatzen ditugu”, gaineratu du.

Bestalde, Iñigo Urkullu Lehendakariak azpimarratu duenez, prestakuntzako “Deustu eredua” konpromiso bat da, Unibertsitateak eta bertako profesionalek ikasleekin hartua duten konpromisoa, baita beren zeregin nagusia ondo betetzeko ere:prestakuntza pertsonala eta gaikuntza integrala, alegia.Hala, nabarmendu duenez, nazioarteko lankidetza-sareen eta -proiektuen sorkuntza bultzatzen du Deustuk.“Ibilbide luzeko apustu bat da, prestigioan eta konfiantzazko harremanen sorkuntzan oinarritua”, zehaztu du.

Euskal Unibertsitate Sistemaren Plana 2019-2022ri buruz, Lehendakariak adierazi duenez, estrategia propio eta aurreratu bat da, bikaintasuna, berrikuntza, ikerketa eta transferentzia, internazionalizazioa eta balioak oinarritzat dituen hezkuntzari heltzen diona.“Plan hau batera egindako ahalegin bat da”, gaineratu du.Gainera, gogora ekarri duenez, Eusko Jaurlaritzak 32,5 milioi euro ematen ditu 4 urtetan Prestakuntza Dualean, oso kualifikazio maila handiko talentuaren baterako sorkuntzan eta bikaintasunaren ikerketan aurrera egiteko.

Azken orduetako gertakariak direla-eta, Lehendakariak bere jardunean aipatu egin du Espainian hauteskunde berriak deitu direla. Zentzu honetan, esan du bost hilabete galdu direla; eta bizi den egoeraren zailtasunak ezagututa, hau berririk txarrena dela. “Gelditzen den denbora alperrik ez galtzea espero dut. Proposamenak eta konponbideak eskaintzea espero dugu. Horrela ulertzen dugu politika Euskadin eta horrela mantentzen saiatuko gara”, nabarmendu du Lehendakariak.

Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan egin da ekitaldia, eta bertan izan dira Josu Erkoreka eta Beatriz Artolazabal sailburuak.Bertan izan dira baita ere Gobernuko OrdezkariJesús Loza, Bizkaiko Batzar Nagusietako Presidente Ana Otadui eta Bilboko Alkate Juan Mª Aburto.

Deustuko Unibertsitatea

Deustuko Unibertsitateak 19.000 ikasle baino gehiagorekin ematen dio hasiera 2019-20 ikasturte honi, eta haietatik 3.434 ikasle berriak dira.Gainera, nabarmendu egin du nazioarteko programetan parte hatzen duten ikasleen kopurua: nazioarteko 1.635 ikasle Deustuko programetan eta Deustuko 703 ikasle nazioarteko programetan. Ikasturte berri honetan, Deustuko Unibertsitateak 40 titulazio ditu gradu, gradu bikoitz, gradu eta ibilbide dual, aipamen eta titulu propioen artean.