Borondatezko aurretiazko amortizaziorako baimena, Euskadiko zor publikoaren bi jaulkipenen trukearen bitartez (Gobernu Bilera 2019-17-09)

fotoconsejo.jpg

2019.eko irailak 17

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Zor Publikoko bonuen truke eragiketa bat baimendu du gaur, zorraren zenbateko berriak jaulkiz eta indarrean dauden bi jaulkipenen osotasunaren edo parte baten edukitzaileei borondatezko aurretiazko amortizaziorako modua emanez.

200 milioi euroko kopurua, urteko %4,90eko interesa eta 2020ko martxoko mugaeguna, eta 315,6 milioi euroko kopurua, urteko %0,60ko interesa eta 2022ko apirileko mugaeguna dituzten Zor jaulkipenen edukitzaileei truke batera joateko aukera ematen zaie, aurretiaz amortizatuz eta aldi berean 266,7 milioi euroko kopurua, urteko %2,50eko interesa eta 2038ko otsaileko mugaeguna dituen Euskadiko Zor Publiko bonu berriak harpidetuz. Horrez gain, esku-diru bitarteko aurretiazko amortizazioa onartzeko aukera ere eskaintzen da, bonu berrien harpidetza baliokiderik gabe.

Eragiketa horrek 2018ko otsaileko jaulkipena zabaltzen lagunduko du, bolumen handiagoa emanez, horrela, likidezia eta inbertitzaileentzako duen erakarpena hobetuz, amortizatutako balioak berriro inbertitzea erraztuz eta datorren urterako eta 2022rako mugaegunen bolumena arinduz, Zor Publikoaren saldoaren etorkizuneko amortizazio egutegiaren bidea leunduz. Horrez gain, eragiketa horren bitartez, zorraren kopuru bat gaur egun dagoen epe ertain eta luzeko interes tasa txikietara egokituko da, eta horrek eragina izango du hurrengo ekitaldietako finantza kargan.

Esku-diruaren ordez amortizatutako zenbatekoek Jaurlaritzaren urte amaierako zor kopuru osoaren benetako murrizketa eragingo dute, urteko kontuetan superabita dagoenean Aurrekontu Egonkortasunari buruz ezartzen den arautegiak eskatutakoarekin bat etorriz.

Eragiketaren egiturak berak, beste jarduketa batzuekin batera, Jaurlaritzaren zor kopurua murriztuko du, esku-diruaren ordez erosteko aukera eskaintzen baita. Aurreikuspenek erakusten dutenez, urte amaieran Zorra 9.500 milioi inguruko zenbatekoan geratuko da, termino kontsolidatuetan. Gure zorrak azken aldian izan duen bilakaerak, BPGrekiko ehunekoetan neurtuta, termino horietan zor txikiena duen autonomia erkidegoa garela erakusten du.