Bingen Zupiria sailburuak parte hartu du IronMan Vitoria-Gasteiz 2019 probaren aurkezpenean

Argitalpen-data: 

IronManVito.jpg

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du IronMan Vitoria-Gasteiz 2019 probaren aurkezpenean, mundu osoko 2.100 kirolari bilduko dituen punta-puntako kirol ekimen bat. Lehenengo aldia da Gasteizko Triatloia formatu honetan aurkezten dela, eta honek nazioarteko dimentsioa emango dio: munduan bakarrik 40 IronMan antolatzen dira eta Gasteizko partehartzaileen erdia atzerritarra izango da.

Bingen Zupiria sailburuak horrelako kirol ekitaldien garrantzia azpimarratu du, aukera ematen baitute Euskadiren herri-irudi berria nazioartekotzeko.

Informazio guztia esteka honetan.