Bingen Zupiria sailburuak nabarmendu nahi izan du jatorri galiziarra duten euskaldunen ekarpena "elkarbizitza eraikitzeko"

Sestao_eguna.jpg

2019.eko irailak 15

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du Galiziaren Eguna Euskadin ospakizunean. Aurten Sestaon antolatu da, eta sailburuak nabarmendu nahi izan du jatorri galiziarra duten euskaldunen ekarpena “elkarbizitza eraikitzeko”.

Ekitaldian hiru emakumek azaldu dute beren lana galiziar identitatea bizirik mantentzeko Euskadin, eta Zupiria sailburuak, hain zuzen, emakumeen lana goratu du helburu hori gauzatzeko bidean. Era berean, sailburuak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak “urteak daramatzala lanean Euskadiko gizon eta emakumeen elkarbizitza indartzeko”: “Jatorri galiziarra duten euskaldunen ekarpena eta gaurkoaren moduko egunak, zuen kultura hobeto ezagutarazteko baliatzen dituzuenak, benetan garrantzitsuak dira bide horretan aurrera egiteko”.