Bingen Zupiria sailburuak Lekeitiko Garraitz uhartea bisitatu du, inguru hau parke arkeologiko izendatzeko aukera bertatik bertara aztertzeko

Leke.jpg

2019.eko martxoak 26

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Lekeitioko Garraitz uhartea bisitatu du eguerdian, inguru hau parke arkeologiko izendatzeko aukera bertatik bertara aztertzeko. Sailburuak irlan dauden hiru gune arkeologikoak bisitatu ditu eta Udalaren azalpenak entzuteko aukera izan du; izan ere, Lekeitioko Udalak otsailean eskatu zuen Garraitz parke arkeologiko izendatzeko.