Berrogeita hamar bat lan aurkeztu dira Trafiko Zuzendaritzaren Don´t be dummy! prebentzio-programarekin lotutako "Zuk ez duzu ordezkorik" lehiaketara

Argitalpen-data: 

IMG_0072.jpg

Guztira 8 sari banatu zaizkie 16 urtetik 21 urtera bitarteko gazteei Txurdinagako Trafikoa Kudeatzeko Zentroan gaur egin den ekitaldian

 

(2019/06/18)

Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak, Segurtasun Saileko Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Plangintzaren zuzendari Janire Bijueskak banatu dituzte gaur Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroan, trafikoko istripuei aurrea hartzeko Don’t be dummy! programari lotutako ‘Zuk ez duzu ordezkori(k) – Para ti no hay repuesto(s)’ lehiaketaren bigarren edizioko sariak.

 

16 urtetik 21 urtera bitarteko ikasleei zuzendutako bigarren edizio honetan guztira 51 lan aurkeztu dira bideo eta audio modalitateetan, bakarkako eta ikastetxeen kategorietan.

 

Epaimahaia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Komunikaziorako Zuzendaritzaren, Trafiko Zuzendaritzaren, Garraio Plangintzaren Zuzendaritzaren eta Hezkuntza Sailaren ordezkariek osatu dute, eta mezuak adierazteko moduaren originaltasuna eta ‘Zuk ez duzu ordezkorik’ ikuspegiaren eta proposamenaren arteko koherentzia azpimarratu ditu.

 

 

 

 

“'Zuk ez duzu ordezkorik’ lehiaketaren bidez errepideak dituen arriskuez kontzientziatu nahi dira motordun ibilgailuen gidari berriak edo gidari berriak izango direnak edo adiskideekin bidaiari gisa ibiltzen diren gaztetxoak. Modu seguruan mugitzeko eta portaera desegokiak alde batea uzteko aukerak sustatu ere egin nahi dira”, adierazi du Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak. Horrez gainera, sailburuordeak azpimarratu duenez, “ekimen honen bidez bideko portaera seguruen eta mugikortasun-ohitura jasangarrien aldeko konpromiso pertsonal eta/edo kolektiboak ere islatu nahi izan dira”.

 

EPAIMAHAIAREN SARIAK

 

Bideo modalitatean eta bakarkako kategorian, lehenengo saria Gasteizko Gorka Berganzarentzat izan da, ‘Errepidean zein eguneroko bizitzan’ lanarengatik, eta 500 euro eta garraio publikorako 200 euroko bonoa jaso ditu. Bigarren saria Gasteizko Beñat Jiménez de Aberasturirentzat izan da, ‘Zentzu guztiak behar dituzu’ lanarengatik, eta BTT bizikleta eta kasko homologatua eta garraio publikorako 100 euroko bonoa jaso ditu.

 

Bideo modalitatean eta ikastetxeen kategorian, lehenengo saria, 1.000 eurokoa, Ermuako San Pelayo ikastetxeak jaso du ‘Para ti no hay repuesto(s)lanarengatik. Modalitate honetako bigarren saria, 500 eurokoa, Bilboko Harrobia Ikastolak jaso du ‘Errepidean ez dago bigarren aukerarik’ lanarengatik.

 

Audio modalitatean proposatutako gaiarekin lotutako mezu argiak eta laburrak aurkeztu behar ziren, eta saria –BTT bizikleta eta kasko homologatua, eta garraio publikorako 200 euroko bonoa– Gasteizko Itsaso Akordarrementeriarentzat izan da, ‘Azken Jolasa’ lanarengatik.

 

 

IKUS-ENTZUNEZKO LANIK ONENA

 

Gasteizko Aitziber Jiménez de Aberasturik lortu du ikus-entzunezko onenaren sariaAtzerakontua’ lanarengatik, eta 400 euro jaso ditu.

 

INTERNET BIDEZ GEHIEN BOZKATUTAKO LANAK

 

Audio modalitatean Internet bidez gehien bozkatu den lana Gasteizko Itsaso Akordarrementeriaren ‘Azken Jolasa’ izan da, eta garraio publikorako 100 euroko bonoa jaso du.

Bideo modalitatean sarean boto gehien jaso dituen lana Gasteizko Gorka BerganzarenErrepidean zein eguneroko bizitzanlana izan da, eta 200 euroko saria jaso du.

 

Lan guztiak www.trafikoa.dontbedummy.eus webgunean argitaratuta daude.  

 

PREBENTZIO PROGRAMA

 

Gidari izan aurreko adinean dauden gazteak sentsibilizatzeko Don’t be Dummy / Zuk ez duzu ordezkorik / Para ti no hay repuesto(s)’‘ proiektu ibiltaria 2017ko irailean jarri zen abian, eta ordutik 41 herritan izan da, Euskadiko hiru hiriburuak barne direla. Guztira 67 saio egin dira eta saio horietan 14.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute.

 

Trafiko Zuzendaritzaren apustu estrategiko bat da, eta bigarren ikasturte honetan sendotu egin da. Saio bakoitzaren amaieran egindako inkestetan % 90 balorazio positiboak izan dira, eta ikasleen artean programak izan duen harrera ona jarri dute agerian. Saioetan parte hartu duten gehienen ustez, kontzientziazioaren bidez bideko ohitura arduratsuak sustatzeko eta bultzatzeko modu eraginkorra da prebentzio-programa”, adierazi du Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak. 2019aren bukaerarako, Euskadiko ikastetxeetako 20.000 gazterengana iritsiko da programa.