Berdelaren egungo kuotak bere horretan uzteko arrantza sektoreak egiten duen eskaera babestuko du Eusko Jaurlaritzak

20190408-TAPIA-VERDEL-113.jpg

2019.eko apirilak 08

  • Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura saileko ordezkariek eta arrantza sektorekoek bilera egin dute gaur Donostian kuoten banaketaren egoera
  • Asturiasek eginiko kuoten aldaketa eskaeraren ondorioz Tapiak Arrantza Ministerioari eskatu dio errespetatu dezala sektoreak adostu zuen erabakia
  • Ostegunean Madrilen bilera egingo dute sektoreko ordezkariek Ministeriorekin eta Espainiako beste kofradietako ordezkariekin.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua Arantxa Tapia, eta Arrantza eta Akuikultura zuzendaria Leandro Azkuek bilera egin dute gaur arratsaldean Euskadiko baxurako eta itsasertzeko arrastreko arrantza sektoreko ordezkariekin. Bileraren ardatza Espainiako Arrantza Ministerioak berdelaren kuotak aldatzeko egon daitekeen aukera izan da.

Eusko Jaurlaritzak bat egiten du arrantza sektorearekin egungo banaketari eusteko nahiarekin –AAA/1307/2013ko Aginduan jasotzen denarekin– 2012an eztabaida luzeen ostean adostutako banaketarekin alegia. Sektore inplikatuen arteko akordioak egin zuen posible aipatutako Agindua eta baita hurrengoa ere (AAA/2534/2015eko azaroaren 17an) eta bertan Kantauri itsasoko Ipar-mendebaldeko Kaladeroko zentsoetako barkuentzat Kudeaketa Plan bat jasotzen da eta hainbat espezieen banaketa egiten da historian zehar izandako harrapaketak kontutan hartuz, eta untzi-floten beste alor sozio-ekonomiko batzuk kontutan hartzeko modulazioak ere jasotzen dituelarik.

Ministroari gutuna eta ostegunean bilera Madrilen

Arantxa Tapia sailburuak Luis Planas Nekazaritza Arrantza eta Elikadura ministroari gutuna bidali dio, berdelaren banaketa kuotetan aldaketarik ez egiteko eskatuz, eta egun dagoen banaketarekin jarraitzeko eskatuz. Eusko Jaurlaritzaren ustez sektore osoaren eta Autonomia Erkidegoen oniritzia ez duen edonolako aldaketak “aurreko negoziazioetan adostu eta erabakitako oinarriak ez errespetatzea eta ez betetzea ekarriko luke”.

Eskutitza, datorren ostegunean sektoreak Madrilen Ministerioarekin izango duen bileraren aurretik bidali dio sailburuak ministroari. Bileran Euskadiko arrantzaleen ordezkariez gain Espainiako beste kofradiatako ordezkariak ere egongo dira.

Egungo banaketa

Berdelaren kuota –beste espezie batzuena bezala- 2011an banatu zen kaladero ezberdinetan (Kantauri itsasoan eta Cadizeko Golkoan) eta flota segmentu ezberdinen artean (arraste-ontzi, ingurusare, palangrero, bolandero eta arte txikietakoak) 2002-2011 urte bitartean izandako harrapaketak oinarri hartuta. Espezie guztiak segmentu guztietan banatzeko adostasun marko horretan, 2014an beste negoziazio bat egin zen ingurusare bidezko arrantzaren segmentuari bakarrik eragingo ziona eta kuotak berriz banatu ziren. Ezarri ziren kriterioen arabera %70ean hartzen dira kontutan 2002-2011 arteko harrapaketak eta beste %30 oinarri sozioekonomikoen arabera ematen da (tripulazioa osatzen duten pertsona kopurua, barku kopurua eta tamaina). Honela Asturiaseko flotarentzat %3 bermatuta geratu zen.

Arte txikien segmentu honetan, adostasuna eta negoziazioak askoz ere zailagoak izan ziren, bereziki Asturiaseko untzi-flotak ez zuelako berdelaren harrapaketa zenbateko historikorik. Gaur arte indarrean dagoen banaketa –euskal sektoreak hala jarraitzea nahi duena Asturiasek aldatu nahi duen bitartean- irtenbide mixto batean oinarritzen da. Kuotaren 15T esleitzen zaio 2011-2013 bitarteko urteren batean 15T arrantzatu dituen barku bakoitzari. Banaketan honek mesede egiten dio Asturiaseko arrantza sektoreari, urte horietan berdelean hasita zeudelako. Aipatutako zifra hori banatzeko dagoen kuotaren %17,30 da. Gainontzekorako zenbateko historikoak hartzen dira kontutan (2002-2011 urte artekoak) %95ean eta %5ean hartzen da kontutan barkuaren tamaina. Hau da gaur egun erabiltzen den banaketa formula.

Berdelaren zenbateko orokorrak %40 egin du behera azken bi urteotan eta beherakada horrek akordioa osatzen duten guztiei eragin die. Asturiarrek eskatzen duten berdelaren banaketaren aldaketak, 2011an eginiko gainerako espezieen banaketan ere eragina izan lezake.