Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, kalitate-erreferente Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioan

Entrega_certificado_calidad_digestivo_8.jpg

2019.eko martxoak 12

  • Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak (BUO) Ziurtapena jaso du Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioa duten pazienteen Arreta Integralerako Unitate gisa. Bikain-kalifikapena eskuratu du: Estatuan balorazio hori jaso duen hirugarren erakundea; eta, bestetik, akreditazio hori jaso duen lehen erakunde sanitarioa da Euskadin
  • Unitateak Crohn-en Gaixotasuna eta Ultzeradun Kolitisa dituzten 1.100 paziente ingururi ematen die arreta
  • Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioaren sintomak kontrolatzeko eta pronostikoa hobetzeko, funtsezkoak dira tratamendu goiztiarra, monitorizazioa eta tratamenduarekiko atxikipena

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak (BUO) Ziurtapena jaso du Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioa duten pazienteen Arreta Integralerako Unitate gisa. Bikain-kalifikapena eskuratu du: Estatuan balorazio hori jaso duen hirugarren erakundea; eta, bestetik, akreditazio hori jaso duen lehen erakunde sanitarioa da Euskadin. 

Horrela, BUOri erreferentzia-ospitalearen izaera aitortzen zaio, eta, bestalde, aintzatetsi egiten da Digestiboko Zerbitzuko Unitatearen kalitate asistentziala eta ikerkuntzakoa, zeinen arduraduna Carmen Muñoz Villafranca dk. baita, Jone Ortiz Sagastagoitia eta Paz Arreba González medikuekin batera.

Gure Unitateak Crohn-en Gaixotasuna eta Ultzeradun Kolitisa dituzten gero eta paziente gehiago artatzen ditu. Gaur egun, 1.100 paziente ingururi egiten zaie jarraipena. Kasu horietako gehienak maneiu kliniko konplexukoak dira, eta, batzuetan, beste zentro batzuetatik deribatzen dira, eta dedikazio handia eskaini behar zaie behar bezala prestatuta egon behar duten profesionalen aldetik.

2013an, garai hartan zerbitzuburu zen Orive dk.-aren laguntzarekin, abian jarri zen kirurgia-erradiologia-digestiboko taldea. Harrez gero, oraingo zerbitzuburu Calderón dk.-aren babesarekin, saiatu gara taldearen prestakuntza hobetzen, eta beste espezialitate batzuetara ere hedatu dugu gure lana. Gainera, batera hartu dugu parte diziplina anitzeko taldeen bileretan, bai eskualde mailan bai Estatu mailan.

Prestakuntza horren funtsezko osagai bezala, GETECCU taldearekiko kolaborazioa dago, baita ENEIDA proiektuan dugun parte-hartzea ere (Estatu mailako datu-erregistroa, patologia hobeto ezagutzen laguntzen diguna).

Beste zentro batzuetan bezala, Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioaren Unitatea kudeaketa-tresna gisa joan da garatzen gure Ospitalean, horren bidez pazienteari arreta koordinatua emateko, ardatza pazientea izanik eta, lehen helburutzat gaixotasuna anbulatorizatzea hartuta.

Pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko, adituek funtsezkotzat jotzen dituzte tratamendu goiztiarra, monitorizazioa eta tratamenduarekiko atxikimendua, Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioaren sintomak kontrolatzeari eta pronostikoa hobetzeari begira. Ildo horretan, unitateek maneiu integrala, diziplina anitzekoa eta protokolizatua eskaintzen dute, erabakiak hartzean izan daitekeen aldakortasuna minimizatzeko.

Aitormen honen abiapuntua da Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioa duten pazienteen Arreta Integralerako Unitateak Ziurtatzeko Programa, zein garatu eta bultzatzen baitu Crohn-en Gaixotasun eta Ultzeradun Kolitisaren arloko Estatuko Taldeak (GETECCU). Era beran, proiektuak AbbVie biofarmazeutikaren babesa du, eta Bureau Veritas-en ziurtapena; eta, maila handieneko aitormentzat jotzen da, Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioaren arretaren arloko unitateentzat, erreferente bihurtzen baititu eskualde mailan eta nazioartekoan.

 

Bilbon, 2019ko martxoaren 12an