Andrés Zearretak amaiera eman die langile publikoen hautaketa prozesuak modernizatzeko beharra aztertzeko IVAPek antolatutako jardunaldiei

IMG-20190411-WA0008.jpg

2019.eko apirilak 11

Funtzio Publikoko Sailburuorde Andrés Zearretak IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, EIPA, European Institute of Public Administrationekin lankidetzan, antolatutako “Herri Administrazioetako Hautaketa prozesuak: Europar Batasuneko esperientziak, planteamendu berriak garai berrietarakojardunaldiei amaiera eman die.

Atzo eta gaur artean egin dira jardunaldiak Vitoria-Gasteizen eta 150 profesionalek parte hartu dute. Kongresuak iraun dituen bi egunetan, administrazio publikoetan lan egiten duten langileen hautaketa-prozesuak modernizatzeko dagoen beharraren inguruko erronka juridiko eta psikologikoak aztertu dituzte nazioarteko adituen laguntzaz.