Aixolako urtegian zebra-muskuilu ale heldu bat antzeman da

Argitalpen-data: 

Aixolako urtegia

Gipuzkoako URAk baieztatu du martxoaren 26an Aixolako urtegian zebra-muskuilu ale heldu bat antzeman duela, balizko zebra muskuilu aleak goiz aurkitzeko urtegian jarrita dituen plaka batzuetan. Urtegia Gipuzkoa eta Bizkaia mugen artean da, eta Eibar eta Ermua hornitzeko erabiltzen dira.

Jakinarazpen hori jasotakoan, Gipuzkoako Urak-eko eta Uraren Euskal Agentziako teknikariak urtegira gerturatu ziren. Ur-laginak hartu ziren, zebra-muskuilu larbak ote ziren aztertzeko, baina ez zen halakorik aurkitu. Emaitza hori aurreikusteko modukoa zen, uraren tenperatura 8 eta 10 graduren artekoa dela jakitun: espeziea ugaltzeko baxuegia.

Parez pare, urtegian aztertu azkar bat egin zen balizko ale helduak antzemateko; baina ez ziren ikusi. Jarraian, urtegitik behera errekastoa ere aztertu zen zebra muskuilu ale helduak antzemateko xede. Ez ziren, baina, ikusi.

Martxoaren 27an, asteazkena, Uraren Euskal Agentziak azterketa berri bat egin zuen , ale helduen peskizan: urtegitik ibaian behera, 700 metroko tarte batean. Baina ez zen alerik ikusi. Gaur, apirilaren 1ean, urtegiko ertzetan azterketa berri bat egingo du URAk.

Ostiral honetarako, hilak 5, urtegi honetan egiten diren ekintzen kudeaketan zer esanik duten eragile guztiei deitu zaie batzar monografikoa egiteko; xedea: espeziearen hedatzea saihesten saiatzeko egin beharreko balizko ekintza berriak zehazteko.  

Zebra muskuilua (Dreissena polymorpha) ur kontinentaletako espezie inbaditzaile bat da. Kaspio eta Itsaso Beltzaren inguruan du jatorria, eta XIX eta XX mendeetan Europan zehar hedatu da. Espainian 2001ean antzeman zen lehenengoz Ebro ibaiaren beheko tartean. Orduaz geroztik, espeziea geroz eta eremu gehiagotara heldu da; Mediterraneoko arro gehienetara eta Guadalquivirreko arrora ere. Kantauriar isurialdean, Ibaizabaleko arroan baino ez zen antzeman. Orain, Deba ibaiaren arroa ere zerrendan sartu berri da.

Merezi du gogoraraztea giza jarduerek hedatzen dutela bereziki zebra-muskuilua. Bai arrantza, bai nabigazioa, baita isuri-aldatzeak jotzen dira espeziea hedatzeko bide nagusitzat. Zentzu horretan, berariazko garrantzia hartzen du prebentziozko neurriak hartzea zebra-muskuilu larbak arro batetik espeziaren berririk izan ez duen beste arro batera eramatea oztopatzeko