Administrazio Publikoarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko bi ikerketa bultzatzeko deialdia zabalik da

Irekia.png

2019.eko ekainak 19

  • Guztira, 40.000 euro bideratuko dira bi ikertalderi emango zaizkien laguntzetara, 20.000 ikerketa bakoitzerako 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, EHAAk, gaur, “EBAZPENA, 2019ko ekainaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Administrazio Publikoarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzeko 2019-2020ko aldirako bi dirulaguntza emateko merezimendu-lehiaketarako” argitaratzen du, hain zuzen ere, 2019-2020rako Administrazio Publikoarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa sustatzeko bi laguntzen deialdia.

Guztira, IVAPek 20.000 euro bideratuko ditu IVAPen Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak esleitu eta kudeatuko duen laguntza bakoitzerako. 

Laguntzak IVAPen “2019ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzen dira, eta hilabeteko epean eskatu ahalko dira. Izapideak elektronikoki egin beharko dira, IVAPen orrialdean (www.ivap.euskadi.eus).

IVAP

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) xedeetako bat honako hau da: “Euskal Herriko Herri-Arduralaritzen azterpena, irakaskuntza eta horien legearen, dirubideen eta estatistikaren aldeetatikako bereizitasunak ezagutaraztea; eta Arduralaritza-Zientziari buruzko ikerketa, irakaskuntza eta ezagutaraztea, eta Euskal Herriko Arduralaritza berezietan sarraraztea”.