5.000 euro First Lego League Arkansasen parte hartzeko (Gobernu Bilera 2019-09-10)

fotoconsejo.jpg

2019.eko irailak 10

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran hartu du “Asociación Tecnoclub Lorditronic”-i 5.000 euroko dirulaguntza zuzen bat emateko erabakia, talde honek FLL (First Lego League) lehiaketaren nazioarteko fasean parte har dezan, Arkansasen (AEB).

First Lego League lehiaketa zientifiko-tekniko bat da, urtero 80 herrialdetan ospatzen dena, 230.000 parte hartzaile baino gehiagorekin. FLL sailkapen torneo ezberdinetan antolatzen da; eskualdekoak, nazionalak eta nazioartekoa. Taldeak hiru eremutan baloratu ohi dira: ikerketa proiektu bat garatu behar dute, oraingoan, uraren zikloan parte hartzea hobetzeko soluzioen bilaketan oinarrituta. Bestalde, talde bakoitzak lego piezekin robot bat egin behar izaten du lehiaketa mahai baten ahalik eta misio gehien egin ditzan, eta azkenik, talde lana, komunikazioa eta parte hartzea bezalako gaitasunak ere baloratzen dira.

Lordotronic familia talde bat da,  lau ikaslek (bi neska eta bi mutil)  eta bi entrenatzailek osatua. Lordotronic taldeak Euskadiko finalean parte hartu zuen joan zen otsailean, eta baita Estatu mailako finalean ere Tenerifen, martxoaren 23 eta 24an. Tenerifeko finalean aurkeztu zuten proiektua honetan zetzan: espazioan ahalik eta autonomia gehien lortzea Lurreko laguntzarik gabe. Taldeak, inspirazio kategorian lehenengo postua lortu zuen, eta hau dela eta, nazioarteko mailan egiten den lehiaketara pasatzea lortu, hain zuzen ere Arkansasekora (AEB).