28 milioi euro ETEetan inbertsio berriak finantzatzeko eta enplegu berria sortzeko (Gobernu Bilera 2019-04-16)

fotoconsejo.jpg

2019.eko apirilak 16

  • GAUZATU-Industria programak teknologia-oinarria duten edota berritzaileak diren ETEei laguntza itzulgarriak eskaintzen dizkie. Laguntza hauek enplegu berriak sortuko dituzten inbertsioak egiteko dira.
  • 2018an, programak 85 milioi euroko guztizko inbertsioa eskuratu zuen 55 proiektutan eta, haren bitartez, 752 enplegu berri sortu ziren
  • Industriari lotutako industria eta zerbitzuak hazkunde bete-betean dauden honetan, Gobernuak lehenetsi egin du produktu berriak eskain ditzaketen goi-teknologiako arloak finantzatzea

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro jarriko ditu teknologia-oinarria duten edo/eta berritzaileak diren ETEen sorrera eta garapenera bideratutako GAUZATU-Industria Programa finantzatzeko. 

Industria finantzatzeko programa bat da, ibilbide zabalekoa, ETEentzako laguntza itzulgarriak errazten dituena; horretarako, ETEok inbertsio adierazgarriak egin, enplegu berria sortu, duten enpleguari eutsi eta balioa gehitu zein lehiakortasuna hobetzen duten proiektu berritzaileak landu behar dituzte.

2018an, programa horrek geldiarazi egin zuen teknologia- eta berrikuntza-arloko 55 industria-proiekturen bidezko 85 milioi euroko guztizko inbertsioa; proiektuen bitartez, 754 enplegu berri sortu ziren.

Eszenategi honetan, Gobernuaren babesa ezin bestekoa izaten jarraitzen du gure lurraldearen industria-garapenerako, baldintza egokiak sortuz enpresek inberti dezaten, merkatuan lehia daitezen eta aberastasuna zein enplegua sor ditzaten.

Horretarako, ezin bestekoa da enpresa bideragarriei eta, bereziki, ETEei, finantzaketa jasotzeko aukera erraztea; izan ere, faktore bakarra ez den arren, baldintzatu egiten du haien lehiakortasuna hobetzeko ekintzak abian jarri eta hazteko aukera.

Industria-sistemaren lehiakortasuna enpresetan egiten diren apustu teknologiko eta berritzaileei esker heltzen da.

Finantzaketa hori ondorengoetara bideratuko da: besteak beste, goi-teknologiako eta I+G+b inbertsio maila handiko industria-arloetan funtzionatzen duten enpresak, eta teknologia-ezagutza produktu edo prozesu berriak bihurtzeko gai direnak.

Esleituko diren laguntza itzulgarriak diruz lagunduko den inbertsioaren % 35eraino hel daitezke, baina ezin da 1.500.000 euroko kopurua gainditu.

Programa hau 2019. Ekitaldirako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan kokatzen da, eta bat egiten du XI. Legegintzaldiko Euskadi 2020 Gobernu Programarekin. Zehazki, 1. ardatz estrategikoan biltzen diren helburuei lotzen zaie: “Hazkunde sendoa, enplegu gehiagorekin eta hobearekin”, eta haren barnean kokatzen da “Ezagutzaren ekonomian lehiakorragoa den industria”.

 

Programaren helburu estrategikoa da Teknologia Oinarriko edo/eta Berritzaileak diren ETEen sorrera eta garapena bultzatzea, etorkizuneko lehiakortasun-estrategia gisa:  

  • Enplegua sortzen duen inbertsioan lagunduz
  • Enpresen hazkundea hauspotuz
  • Finantzaketa eskuratu ahal izatea erraztuz

Laburbilduz, bilatzen du ETE horien gaitasun eta beharrizanetara egokitzen den laguntza-oinarri bat ezartzea, berrikuntza teknologikoa eta ez-teknologikoa eta dibertsifikazioa sustatuko dituena, aukera-arlo berriei begira.

Programa ondorengo arlora zuzentzen da:

  • Erauzketako, produkzioko, eraldaketako eta haiei uztartutako zerbitzu teknikoetako (prozesu-produktuei lotutako) ETEak, Teknologia Oinarridunak edo/eta Berritzaileak direnean.
  • Enpresa-taldeak, non eskaera aurkezten duen enpresak akzioen % 100eko partaidetza duen taldeko beste enpresetan.

Era horretan, ondorengo eragina bilatzen da:

  • Produktu berriak garatzea
  • Merkatu berrietan produktu tradizionalak sartzea

Produktibitatea areagotuko duten fabrikazio-prozesuen hobekuntza teknologikoa

Dokumentazioa aurkeztu

Eskaerak eta haren dokumentazioa, errekerimenduak eta gainerako kudeaketak, bitarteko elektrikoen bidez aurkeztuko dira ondorengo Internet helbidean: www.euskadi.eus

Eskaerak egiteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2019ko ekainaren 11ean amaituko da.