2019ko gazte programa

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Agiri honetan aurkezten dugun “Gazte Programa” honen jatorrian lankidetza dago; hain zuzen ere, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolak eta Pilarreko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Kale Heziketako Udal Programa) 2016tik garatua, zeina 12Nubes eta Pompa945 proiektuen bidez gauzatu zen. Lankidetza horren emaitza, zenbait ikus-entzunezko eta erakusketa sortu dituzte erakunde inplikatuek (besteak beste “De Nubes y Tizas” film laburra, #ojalamañananohayaclase, El Divino Pilar), eta baita proiektuan parte hartu duten gazteek Eskolan ikasteko beka-programa bat ere, azken hiru urteetan gauzatu dena, Amárica Fundazioak finantzatuta.

Prestakuntza-eskaintza honek erantzuna eman nahi dio:

  • gazteen zenbait interesi: sormen artistikoa, teknologien erabilera, adierazpena eta komunikazioa eta artearen bidezko garapen pertsonala;
  • atzemandako zenbait beharri: hezkuntza-sistema arautu benetan zurrun bati, zeinak ez duen ikasturtean zehar prestakuntza-jarduerak hasteko edo haietara itzultzeko aukerarik ematen.

Horregatik da, beraz, Gazte Programa hau hiruhilekoa: urtarrilean hasten da, eta astean bi egunetan garatzen da. Programaren osagaiak (helburuak, edukiak, metodologia, gaitasunak...) zuzentzen zaion kolektiboaren ezaugarrietara egokitzen ditu