2018ko Euskadi Bonu Jasangarriak 338 M/" bideratu ditu proiektu sozialetara eta 162 M/" proiektu berdetara

_MGU6961.jpg

2019.eko ekainak 04

2018ko EUSKADI BONU JASANGARRIAK 338M/€ BIDERATU DITU PROIEKTU SOZIALETARA ETA 162M/€ PROIEKTU BERDEETARA

 

  • Euskadi Bonu Jasangarriak Agenda 2030 ezartzea eta Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzea bultzatzen du.
  • Eragin nabarmena izan du Euskadiko errentan eta enpleguan: 200 milioi euroko mozkinak administrazioak eskatutako lanetan parte hartu duten enpresentzat, eta 8.400 enplegu sortu dira.

 

Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk gaur azaldu du Parisen, Europako inbertitzaileen aurrean, 2018ko Euskadi Bonu Jasangarriak ekonomian, gizartean eta ingurumenean izan duen eragina. Orain dela urtebete 500 milioi euroko balioko jaulkipena egin zuen; % 67,58 (338 M/€) proiektu sozialak finantzatzeko erabili da eta gainerako % 32,42 (162 M/€) proiektu berdeetarako. Euskadi Bonu Jasangarriak Agenda 2030 ezartzea eta Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzea bultzatzen du. Finantzatu beharreko programen aukeraketa Eusko Jaurlaritzako Jasangarritasun Bonuen Batzordeak egin du. Batzordea Ogasun eta Ekonomia Saileko lau ordezkarik eta Sail hauetako ordezkari banak osatzen dute: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila; Osasun Saila eta Hezkuntza Saila.

Bonu Jasangarriarekin finantzatutako politika publikoen ezarpenaren bidez Euskadiko enpleguan eta errentan izandako inpaktua nabarmena izan da. Euskadiko administrazioak eskatutako lanetan parte hartu duten enpresentzat izandako irabaziari dagokionez, 200 milioi euro ingurukoa izan dela baloratu da, eta 8.400 enplegu sortu dira.

Euskadi Bonu Jasangarriak eragina izandako atalak

Bonu Jasangarriarekin garatutako politika publikoak hainbat eratako ekintzatara bideratu dira, besteak beste, baliabide ekonomikorik ez duten pertsonei etxebizitza duina eta egokia egonkortasunez eskuratzea bermatzera edo etxebizitza horiek eskuratzea ziurtatzeko prestazio ekonomikoa aitortzera. Beharrean dauden familietako ikasleei ikasten jarraitzea eragozten dieten oztopo ekonomikoak aritzen laguntzeko bekak eta laguntzak, eta premia bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ere finantzatu dira, eta sariak eman zaizkie errendimendu handiko unibertsitateko ikasleei ere.

Osasunaren arloko inbertsioei dagokienez, Urdulizeko Ospitalean abian jartzea falta ziren zerbitzuak zabaldu dira bata bestearen atzetik, Arabako Unibertsitate Ospitale berriko lanekin jarraitu da, Eibarko Ospitale berria zabaldu da eta Aieteko Osasun Zentroko lanak hasi dira. BioCruces osasun ikerketako eta berrikuntzako zentroa eraikitzeko lanak amaitu dira eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko hemodinamika gela berritu da. Era berean, inbertsioak egin dira goi-teknologiako makinarian, eta, esate baterako, 5 OTA ekipo erosi dira, 5 RX gela berritu dira eta 5 azeleragailu eskuratu dira.

Bonu Jasangarriaren baliabideak laneko diru-sarrerak osatzeko ere erabili dira DSBEren kasuan, eta aipatu behar da hartzaileen ehuneko handi bat emakumeak direla. Bestalde, tokiko enplegu-planek ere jaso dituzte 2018ko jaulkipeneko baliabideak.

2018ko Euskadi Bonu Jasangarriak finantzatutako proiektu berdeei dagokienez, aipa daiteke 30 urtetik gora dituzten 5 tren ordezkatzeko beste hainbeste tren erosi direla; azpiegitura berriak garatu direla eta lehendik daudenak hobetu direla, horien artean Gasteizko tranbia zabaltzeko lanak eta Ermuako geltoki berria eraikitzeko eta trenbidea zabaltzeko lanak; eta hiriko mugikortasuna modernizatzeko lanak egin direla Durangon trenbidea lurperatuta.

Turismoaren, nekazaritzaren eta basozaintzaren sektoreetan jasangarritasuna sustatzeko proiektuak ere gauzatu dira Urdaibaiko Biosferaren Erreserban eta “Ekoetxea” ingurumen-etxeen sarean (Azpeitiako, Txingudiko, Urdaibaiko eta Meatzaldeko ekoetxeek osatzen dute), funtsezko tresna izanik euskal gizartea jasangarritasunaren balioen gainean sentsibilizatzeko.

 

*txosten osoa hemen dago: http://www.euskadi.eus/zor-publikoa/web01-a2finan/eu/

 

2018ko EUSKADI BONU JASANGARRIAREN LABURPEN-KOADROA

Proiektuen kategoria

Bonu esleipena

Eraginaren adierazleak

Adierazlea

Unitateak

Etxebizitza eskuragarria

68.410.928

Prestazioaren onuradun diren etxeak

20.402

Alokairu publikoaren onuradun diren familiak

966

Sortutako enplegu-kopurua

284

Hezkuntza

45.551.550

Bekaren onuradun diren ikasleak

78.909

Osasuna

75.000.000

Sortutako enpleguak

725

Aurrerapen sozioekonomikoa

137.081.122

GLLren hartzaileak

50.548

Familientzako laguntzen onuradunak

29.527

Kontratatutako pertsonak

226

DSBEren hartzaileak

11.020

Enplegua sortzea

11.877.606

Kontratatutako pertsonak

1.124

Gizarte-bonua, proiektuak

337.921.206

 

 

Garraio garbia

128.248.793

Ordezkatutako trenak

5

Saihestutako CO2 emisioak (t/urtean)

161,06

Kutsaduraren prebentzioa eta kontrola

2.387.049

Neurketa-kanpainak

24

Eguneroko informazioa duten pertsonak

2.172.591

Akreditatutako estazio berriak

6

Erantzundako enpresen kontsultak

870

Kutsaduraren balorazioak

1.036

Diru-laguntzen hartzaile diren enpresak

41

Sortutako enpleguak

12,92

Uraren eta hondakin-uren kudeaketa jasangarria

16.836.184

Sortutako enplegu-kopurua

140

Jarduketa-kopurua

911

Kontserbatutako edo berreskuratutako hektareak

32

Ebaluatutako ibaiak

107

Kontserbazioa, lehorreko eta uretako biodibertsitatea

3.519.728

Bisitari-kopurua

90.198

Finantzatutako azterlan teknikoak

24

Jarduketak dituzten hektareak

25.060

Hobetu diren oinezkoen ibilbideak (km)

79,4

Energia-efizientzia

1.457.040

Materialen aurrezkia (t/urtean)

78.000

Sortutako enplegu-kopurua

60

Prestatutako gazte-kopurua

21

Zeparen birziklatze-tasaren aldakuntza

+% 19

EEHen birziklatze-tasaren aldakuntza

+% 3

Udaletako birziklatze-tasaren aldakuntza

+% 1

Energia berriztagarria

9.630.000

Diruz lagundutako proiektuak

878

Saihestutako CO2 emisioak (t/urtean)

60.424

Bonu berdea, proiektuak

162.078.794

 

 

 Guztira

500.000.000