2014-2020rako EGEF programak bere 7. Jarraipen Batzordean 2019ko programa operatiboaren emaitzen ebaluazioa aurkeztu du

2019.eko ekainak 26

2014-2020RAKO EGEF PROGRAMAK BERE 7. JARRAIPEN BATZORDEAN 2019KO PROGRAMA OPERATIBOAREN EMAITZEN EBALUAZIOA AURKEZTU DU.

2019ko ekainaren 26a

Gaur, Bilbon, 2014-2020rako Euskadiko EGEF Programa Operatiboaren zazpigarren Jarraipen Batzordea izan da; aldi osorako 358,2 milioi euro bideratu dira. Programa operatiboa, gainerako programa operatiboekin batera -LGENF (nekazaritza), FEMP (arrantza) eta EGIF-, EBk Europako estatu kideei eta eskualdeei jarduketa komunitarioko zenbait arlotan laguntzeko bidea da. Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) laguntza komunitarioa aipatutako zenbatekoaren % 50 da. 2018/12/31n guztira 1.895 eragiketa hautatu dira, eta horien zenbateko egiaztatua 76,7 M€-koa da, alegia, gastu publikoaren esleipenaren % 21,4. Zatirik handiena ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek garatzen duten enpresa-arloko I+G+b jardueraren inbertsioa bultzatzeko programen bidez. Beste lan-ildoetako bat honako honetan zentratzen da: sektore guztietan karbono gutxiko ekonomiara igarotzeko bide ematea. Halaber, programatutako lehentasunen artean honako helburu hauek dituzten ekintzak daude: IKTen sarbidea, erabilera eta kalitatea hobetzea, ETEen lehiakortasuna hobetzea, klima-aldaketarekiko egokitzapena sustatzea eta ingurumena kontserbatzea eta babestea eta baliabideen erabileran eraginkortasuna bultzatzea.

Programazio-aldiaren erdialdean, tarteko lau erakundeetarako (Eusko Jaurlaritza eta hiru aldundiak) programaren finantza-aurrerapenak bilakaera egokia du.

Jarraipen Batzordean Programa Operatiboaren orain arteko Helburuen/Emaitzen Ebaluazioa aurkeztu da, 2018ko urterokoaren aurrerapena garatu da; horrela, Programa Operatiboan parte hartzen duten administrazio publikoek egin beharreko programak eta ekintzak jaso dira. Ebaluazioa kanpo-ebaluatzaileek egin dute, eta ondorioztatu dute programak osasun ona duela eta egun arte ezarritako helburu guztiak bete direla. Etorkizunean, programaren finantza-bilakaeraren segimendua egin beharko da, bai eta hautatutako adierazleren batena ere, hala badagokio dagokion aldaketa proposatzeko.

Azkenik, “Eragiketak Hautatzeko Irizpide eta Prozedurak” dokumentuaren bertsio berria eta “Programarako Komunikazio Estrategia”ren bertsio berria onesteko aurkeztu dira.

Jarraipen Batzordeko buruak Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza eta Ogasun Ministerioko Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusia dira. Halaber, Batzorde horretan parte hartzen du Europako Batzordeko Regio Zuzendaritza Nagusiaren ordezkaritzak.

 

Bilbo, 2019ko ekainaren 26a