14,162 milioi euro ikastetxe publikoen garbiketa zerbitzuak kontratatzeko (Gobernu Bilera 2019-07-30)

fotoconsejo.jpg

2019.eko uztailak 30

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza Sailburuaren proposamenez, 14,162 milioi euro gastatzeko baimena eman du, 2019ko irailean hasi eta 2021eko abuztura bitartean Ikastetxe Publikoetan  garbiketako mantentze-lanen kontratazioak egiteko.

Aipaturiko kontratazioak 74 ikastetxe publikoren garbiketa zerbitzua burutzeko egingo dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, Batxilergokoetan, Hizkuntza Eskola Ofizialetan, Lanbide Heziketako ikastetxeetan, Musika Kontserbatorioetan, IRALEren zentroetan, Berritzeguneetan, bai eta Arabako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzan ere.