Araba Eszena: Arabako sektore eszenikorako laguntzak

  • Araba Eszena: Arabako sektore eszenikorako laguntzak
Araba Eszena

  • DataUztailak 20
  • Gaia Arte eszenikoak

Kulturako Plan Estrategikoan jasotzen denez, Arabak “bertako kultura aldarrikatzeko eta herritartasuna eraikitzeko gaitasuna dauka dauden gaitasun txiki edo handietatik abiatuta, gaitasun horiek sustatuz, elkarren artean eta kanpoko beste gaitasun batzuekin harremanetan jarriz”. Arabako jarduera eszenikoa askotarikoa da eta sorkuntzan emankortasun handikoa. Baina baliabide publikoen murrizketak oso arrisku larrian jarri du Arabako produkzio-garapena eta zailtasun handiak ditu Arabako sortze-talentua eta sortze-ahalegina bideragarriak izateko.

ArabaEszena instantzia desberdinetatik beharrezkoak diren jardunen beste kate-maila bat da etorkizunean egon litezkeenak sustatzeko. Jardun hori produkzio pribatuko unitateen orokortasunera –merkataritzako enpresak, autonomoak, elkarteak eta abar– irekita dauden laguntzen deialdian gauzatzen da. Unitate horiek, bestalde, ekonomia egiaztatua sortzen duen jarduera profesional arautu batetik abiatuta sorkuntzaren testuinguruetarako (banaketa, komunikazioa, programazioak, bitartekaritzak eta abar) laguntza behar dute.

Eskena Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkarteak antolatutako eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Sailak babestutako programa bat da.

OINARRI OROKORREN DOKUMENTU OSOA JAITSI (.pdf dokumentua, 102 Kb)

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri