"Dantza" Zinemaldiko Sail Ofizialean izango da

  • 'Bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorio bat' da 'Dantza'
eitb.eus

  • DataUztailak 20
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Telmo Esnalen filma Proiekzio Berezi gisa emango dute Donostian, lehiatik kanpo. Zinemaldiak 66. edizioko Estatuko zinema aurkeztu du gaur, Madrilen

Donostiako Zinemaldiak gaur aurkeztu du, Madrilen, euskal zinemak eta Espainiako Estatukoak irailaren 21etik 29ra ospatuko den 66. edizioan izango duen isla. ‘Dantza’ Telmo Esnalen filma Sail Ofizialean ikusi ahalko da, lehiatik kanpo, Proiekzio Berezi gisa.

“Bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorio bat” da “Dantza”, ETBren babesa duen filma, Txintxua Films ekoiztetxetik azaldu dutenez, “bizirik irauteko borrokarena. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza”.

Bestalde, jakina zenez, Oreina Koldo Almandoz zinemagile donostiarraren fikziozko lehen filmak New Directors sailean parte hartuko du.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri