Euskal sortzaile bi SGAEren sorkuntza laborategian

  • Euskal sortzaile bi SGAEren sorkuntza laborategian
bizkaie.biz

  • DataUrtarrilak 19
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

Aizpea Goenaga eta Lara Izagirre aukeratu ditue egitasmoan parte hartzeko

Orain dala bost urte SGAEk martxan jarritako ekimena da Sorkuntza Laborategia. Bertan, fundazinoko bazkideek parte hartu daikie. Egitasmo honek sei hilabeterako idazketa edo sorkuntza lanerako aukerea eskaintzen dau hainbat disziplinatan: antzerkian, zineman eta telebistan. Esparru bakotxean prestigio handiko profesionalak ibiliko dira parte-hartzaileen jarduna gidatzen. Kasu honetan, Javier Olivares gidoigilea, Manuel Gutiérrez Aragón zinemagilea eta Itziar Pascual antzerkigilea.

Laborategi bakotxak lehen mailako profesionalez osotutako epai-mahaia izan dau parte hartzaileak aukeratzeko. Holan, aurten hemeretzi artista aukeratu ditue eta horreen artean dagoz Aizpea Goenaga donostiarra eta Lara Izagirre zornotzarra. Honeek biak antzerki eta zinema sorkuntza laborategietan izango dira, hurrenez hurren.

Antolatzaileek adierazo dabenez, ekimenaren helburua sortzaile garaikideen arteko alkarlana eta ideen hartu-emona sustatzea eta jorratzea izango da.

Autore bakotxak 5.500 euroko diru laguntzinoa jasoko dau jagokon lan hori gauzatu ahal izateko. Aitatutako laborategi guztiak SGAE Fundazinoak Madrilen dauen egoitzan egingo dira.  

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri