Ehun urte beteko ditu aurten Gasteizko Principal Antzokiak

  • Ehun urte beteko ditu aurten Gasteizko Principal Antzokiak
Alea

  • DataUrtarrilak 19
  • Gaia Arte eszenikoak

Urteurrena ospatzeko, bisita gidatuak antolatu dituzte, banbalina artean egiten den lana gizarteratzeko

Aulkia ikusten baduzu, aulkiak ere ikus zaitzake". Paulo Coelhoren burutazio "mamitsu" horietako bat ematen du, baina ez da halakorik. Antzerkigintzan ibiltzen direnek buruan izan ohi duten ideia da: uneoro, agertokiaren atzealdetik ibili behar dutenak ikusezin bilakatu behar dira, halabeharrez. Lan asko egin behar dute antzerkigintzaren magia ikuslearengana irits dadin, baina aulkian dagoenak ezin du lan hori ikusi. Bestela, akabo magia.

Alabaina, eta ahopeka bada ere, hainbat sekretu partekatzea erabaki dute Gasteizko Principal Antzokiko arduradunek. Erakundeak ehun urte beteko ditu aurten, eta antzerkiaren atzean daudenek euren lana zelakoa den zabaldu nahi izan dute. Horretarako, bisita gidatuak prestatu dituzte. Igandean parte hartu dute horietako bisita batean GEU elkarteko hamabost bat kidek. Neguko goizaren hotza kanpoan utzi eta antzerkiaren erraiak ezagutzera sartu dira, Pablo Sanz Lopez de Heredia teknikariak emandako azalpenei adi.

"Konpainiak dakarrena ate honetatik ez bada sartzen, ez dago ezer egiterik", ohartarazi du Sanzek, bisita hasi eta gutxira. Gorri koloreko ate handi bat seinalatu du. Berdin txotxongilo antzerki xume bat edo musikal handi bat, guztiek dute neurri hori mugatzat. Aditua ez denarentzat, ez dirudi ate txikia; handiegia ere ez. 

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri