"Hitz-Enea" erakusketa Hendaian

EKE

  • DataUrtarrilak 19
  • Gaia Ikusizko arteak

Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskar Alegriak asmatu "Hitz-Enea, Iparraldeko etxeak izenetan" argazki erakusketa Hendaiako Asporotsttipi etxean ikusgai izanen da 2018ko urtarrilaren 13tik martxoaren 31a arte.

Nor bizi izan zen Azkaineko Zapata Churieneaizeneko etxean? Nondik dator AldudenErremedio etxe baten aurrealdean dagoen izena? Kolore berekoak direa Urruñako Etche berdea eta Garaziko Etxe Berdea?

Erantzunik ez duten galdera hauek agerian nahi ditu eman Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskal Alegriak asmatu erakusketa honek. Horretarako, bidaia bat egin dugu Ipar Euskal Herrian gaindi, Biarritzetik Altzürüküra, Senperetik Ortzaitzera, Bero EtcheaIxilixilaTtattolaOren UrdinakSingalantenea…izena duten etxeak bisitatuz.

Bidaia honek, gure artean hain aberatsa den onomastika, etxeen izenak aztertzen dituen zientzian barnera eramango gaitu.
Iraganetik, euskal kulturan, etxeek eta etxeen izenek mapa zaharrenak ahoz egiteko balio izan dute, oraindik paperezko kartografiarik ez zegoenean ere. Lanbideak (Arotzena), izengoitiak (Apalena), toponimiak (Arrotz bidea) etxe bati izena jartzeko beti balio izan duten adibideetako batzuk, gaur egun, hobeto edo okerrago, abstraktuagoa den toponimia batekin ordezkatzen ari dira: desioak (Gure Nahia), ametsak (Ametchetan), haizea (Haizatua), izarrak (Goizeko Izarra).

"Hitz-Enea" 2013ko agorrilean estreinatua izan zen Biarritzeko mediatekan, arrakasta handiz.

Erakusketaren inguruko animazioak

Xehetasunak

  • Bisita orduak : asteartetik larunbatera : 10:00-12:00 & 14:00-17:30
  • Asporotsttipi : 05 59 74 16 18
  • www.hitz-enea.com

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri