URAk isurketa kutsakorrak murritzarazteko neurriak ezarrarazi ditu, Laudion, hondakin-uren araztegia berria izan arte

Argitalpen-data: 

Laudio

Laudioko hondakin-uren isurketa-baimenaren berrikuspenak kutsadura murrizteko programa bat ezarri du, eta, ondorioz, Udala behartzen du zenbait neurri ezartzera egungo isurketa urbano ohiko baten parekidea bedi, eta zenbait gai kutsakor 12 hilabeteren epean kenarazteko. Era berean, isurketak udal saneamendu-sarera konektatzera behartzen du Udala (etorkizunean, isuri guztiak Basaurbeko araztegira bideratzeko). Isurketa-baimen berria zein kutsadura murrizteko programak 4 urtez izango dira indarrean.

Kutsadura murrizteko programak jasotako neurrien artean, honakoak:

  • Urtean zehar, saneamendu-kolektore nagusira isuritako hondakin uren 24 kontrol egitea.
  • Udalerrian hondakin-uren tratamendu sistemen zerrenda, nahiz horien mantentze-programa ezartzea.
  • Saneamendu-sarean botatako industria-isurketak kontrolatzeko neurriak.
  • 3 hilabeteko epean, isurketa-ordenantza bat onartzea.
  • Isurketa-kontrolerako kanona handitzea; joeraren arabera gainbegiratuko da, eta kanon hori hondakin-urak araztegi berrira konektatu arte indarrean egongo da
  • Udalerri-eremuan baimendutako isurketak kolektore orokorrera konektatzearen beharra, teknikoki hala ahalbidetzen denean.

Laudiok ez dauka herriko hondakin-urak ondo tratatzeko Hondakin Uren Araztegirik (HUA). Eta udal sarean isurtzen diren hondakin-urak zuzen isurtzen dira ibaira, inolako tratamendurik barik (isurketa titular gutxi batzuk — pribatu zein publiko — egindako aurretratamenduak ezik).

Saneamenduaren kudeaketa eskas horrek isla zuzena du Goi Nerbioiko egoera ekologiko txar iraunkorrean. Halaxe islatzen du, errepikakor, EAEko ur-masen kontrolerako sareak.

Horren harian, URA, alde batetik, Ingurumen Ministerioa premiatzen ari da Goi-Nerbioin egiteke diren saneamendu proiektuak zehaztu eta lanak egin ditzan —1.994ean Eusko Jaurlaritzari eskumena luzatu zioneko akordioan jasotako konpromisoetako bat—, eta bestetik, Goi Nerbioiko Udal eta Administrazio-Batzarrak ere: hondakin-urak egingo diren azpiegituretara konektatzeko lanak egin ditzaten, edota isurketak murrizteko kontrol-neurriak indarrean jar ditzaten, besteak beste. 

Gaur gaurkoz, toki-administrazio horiek egin dituzten aurrera pausoak gorabehera, bada udalik saneamendu-sarera isurtzen denaren kontrol-ordenantzarik ez duenik, eta kudeatzaile askok ez dituzte oraindik saneamendu-tasarik kobratzen (araudiaren arabera, tasa horrekin bildutakoa saneamendu-sarea mantentzeko eta hobetzeko erabili beharko litzateke).

Halaber, ezinbestekoa de Udalak eta Administrazio-Batzarrak ahalmen tekniko oneko entitate kudeatzaile batean sar daitezen; hartara, Goi Nerbioi erasanik sortuko ez duen saneamendu-zerbitzua eskaintze aldera.

Gaur egun hamaika administraziok ematen dute saneamendu-zerbitzua, sistemen gehiegizko  sakabanatzearekin, arazketa-emaitz eskasekin. Etorkizunera begira, Aiaraldea mailako ur-zerbitzu urbanoak emateko erakunde baterantz jo beharko lukete: sistemen arteko bateratzea ahalbidetzeko, eta haien kudeatze komuna ahalbidetzeko. Izan ere, horrela baino ez da arroko ibaien egoera hobetuko.

Kontuan izan behar da isurketa horien gehiengoaren jatorria, batez ere, industria eta etxea direla. Hiri-eremu industrialek saneamendu azpiegiturak izan beharko lituztekete etxe eta industrietako hondakin-urek saneamendu sistemarekin behar bezalako lotura izan dezaten, aurretik izan beharreko tratamenduarekin eta ondoren industriako isurketek saneamenduaren erakunde kudeatzailearen aldetik izan beharreko kontrolarekin. Gaur egun existitzen ez den kudeaketa.

Hori guztia dela-eta, Goi Nerbioiren egoera eskasaren irtenbidea, ezinbestean, lurraldean saneamendu zerbitzua eskaintzeko eredua errotik aldatzetik etorri behar du. Aldaketa horren aurrean ahalmen tekniko eta ekonomiko nahikoa izango duen entitate kudeatzaile bat egon beharko luke, zerbitzu osoa eskaintzeko gai litzatekeena. Zerbitzua era mankomunatuan eskaintzeak teknikoki eta ekonomikoki eraginkorragoak izango diren irtenbideak ahalbidetuko ditu.

Ez dugu ahaztu behar bi aglomerazio handienetan aurreikusita dagoen saneamendu azpiegituren eraikuntzaren aurrean, eta 91/271 Zuzentaraua ez betetzeagatik dagoen prozeduraren aurrean premiazkoa dela zerbitzuaren antolaketaren inguruan erabaki azkarrak hartzea.