Teknologia aldetik berritzen diren abeltzaintzako ustiategiei errekonozimendua Euskadiko Abere Ustiategien Lehiaketan

IMG-20180421-WA0073.jpg

2018.eko apirilak 23

Asteburu honetan Arkautiko Ganadu Enkante Ofiziala ospatu da. Ehunka lagun bildu dira Arkautiko Nekazaritza Eskolan, non 134 abelburu erakutsi eta enkantean jarri dira: euskal mendietako hazitarako 6 zaldi, 87 behi piriniotar (8 ar eta 79 eme), terreña arrazako 11 behi (4 ar eta 7 eme) eta latxa arrazako 30 ardi (16 latxa aurpegi zuri eta 14 latxa aurpegi beltz).

Larunbatan Euskal Autonomia Erkidegoko Abere Ustiategien Lehiaketaren sari banaketa izan zen eta bertan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, Ikerne Zuluagak, parte hartu zuen.

Lehiaketaren helburua da abeltzaintzako ustiategiak teknologia aldetik berritzen laguntzea, akuilatze eta zabalkunderako tresna baten bitartez, alegia, nekazaritzako lehiaketen bitartez.

Aurten honako hauek izango dira irabazleak: Lucas Múgica Foronda, haragitarako behien atalean; Uriburu, esnetarako behienean; Azkarra, esnetarako ardienean; eta Asoloste, kalitate oneneko bazkaren atalean.

Saritu nahi dira duten maila tekniko eta ekonomikoarengatik ez-ezik, baliabideak era jasangarrian kudeatzeko produkzio metodoak erabiltzeagatik ere nabarmentzen diren ustiategiak. Garai batean, 3 atal zeuden: haragitarako behia, esnetarako behia eta esnetarako ardia; 2016an, ordea, laugarren atala sartu zen: lurralde historiko bakoitzeko ustiategian ekoitzi eta bildutako kalitate oneneko bazka (siloa – belar iharra).