Lehendakariak "aurrerapausotzat" jo du ETAren adierazpena eta bere amaieran biktima guztiak aintzat hartzea eskatu dio

2018.eko apirilak 20

Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur, apirilak 20, ETAk egindako adierazpena baloratu du. Lehendakariak aurrera urratsa dela esan du eta behin betiko eta aldebakarreko amaiera aldarrikatzen duenean “biktima guztiak aintzat hartzea eta eragindako min bidegabea aitortzea” eskatu dio.

Adierazpenok Ezkerraldea-Meatzaldea Bizkaiko Teknologia Parkeko lehen harria ipintzeko ekitaldiaren ostean egin ditu. ETAren amaierako komunikatua “eduki etikoa” izatea gustatuko litzaiokeela aipatu du Lehendakariak, normalean ageri diren osagarriez aparte. Gaur egindako adierazpena aurrerapausoa dela esan du eta ETAk “biktima guztiak aintzat hartzeko” eta “eragindako min bidegabea aitortzeko” aukera duela gehitu du Lehendakariak.

Urkullu Lehendakariak esan duenez, balorazioa neurtua egiteko itxarongo du ETAk behin betikoa eta aldebakarreko izango den amaiera adieraziko duen momentura arte.