Lehendakariak 2.000 enplegu zuzen sortuko dituen Bizkaiko Ezkerraldea-Meatzaldeko Teknologia Parkeko lehen harria jarri du gaur

2018.eko apirilak 20

  •  Bizkaiko Parkeko campus berria Abanton kokatuko da eta 4.0 industrian eta fabrikazio aurreratuan espezializatua egongo da
  • Proiektu estrategiko honek Ezkerraldea eta Meatzaldea dinamizatuko ditu eta 26 milioi euroko inbertsioa eskatuko du guztira

Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak neurri handiagoa izango du aurki, eta industria aurreratuenaren aldeko apustua indartuko du, Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko meatzaritza-ingurunean parke teknologiko berri bat zabalduta. Gaur goizean Iñigo Urkullu lehendakariak Bizkaiko Ezkerraldea-Meatzaldeko Zientzia eta Teknologia Parkeko lehen harria jarri du.

Lehendakariaz gain, ekitaldian parte hartu dute, orobat, Bizkaiko Diputatu Nagusiak, Unai Rementeriak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak, Arantxa Tapiak, eskualdeko udalerri guztietako alkateek, Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko presidenteak, Javier Zarraonandiak eta Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko zuzendariak, Itziar Epalzak.

Ohar osoa