Lehendakaria ACNUR-eko Europako Hegoaldeko arduradun berriarekin batu da

2018.eko apirilak 20

Bileran, errefuxiatuak hartzeko eta integratzeko euskal politikak aztertu dira 

Iñigo Urkullu Lehendakariak, gaur eguerdian, topaketa izan du Felipe Camargo ACNURreko Europako Hegoalderako ordezkari berriarekin; bileran, errefuxiatuak hartzeko eta integratzeko euskal politikak aztertu dituzte, Mediterraneoko krisi humanitario larriari aurre egiteko. 

Bileran, gainera, Francesca Friz–Prguda ACNURreko Espainiako ordezkariak, Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak eta Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak parte hartu dute. 

Bileran, errefuxiatuen ardura duen NBEko erakunde honen arduradunek zuzenean ezagutu dituzte euskal erakundeek Euskadin nazioarteko babesaren eskatzaile eta onuradun direnen harrera eta integrazioa hobetzeko abian jarri dituzten koordinazio-esperientziak eta -mekanismoak. 

Eusko Jaurlaritzak, iaz, legegintzaldi osorako jarduera-plana aurkeztu zuen, eta hura esparru-dokumentu batean jaso da; dokumentu horren helburua hauxe da: errefuxiatuek Europako mugetan bizi duten krisi humanitarioari eman beharreko erantzun soziala, politikoa, erakundeen artekoa eta sailen artekoa partekatuta orientatzea. 

ACNUR dela eta, Eusko Jaurlaritzak, gobernu zentralaren aurrean, Kanadak komunitate-babes direlakoen inguruan duen esperientzia sustatzeko nazioarteko erakunde horrek eginiko proposamena defendatu du; Euskadik babes horietarako laguntza eta parte-hartzea eskaini ditu.