Josu Erkoreka bat dator Estatuko Aurrekontu Orokorrei osoko zuzenketa ez aurkeztearekin Kataluniako egoerari arnasa eta aukera bat emateko

erkoreka_presupuestos_05.jpg

2018.eko apirilak 20

Eusko Jaurlaritzak, Josu Erkoreka Bozeramailearen bitartez, esan du Estatuko Aurrekontuei EAJk osoko zuzenketarik jarri ez izanaren helburua dela “arnasa ematea” Kataluniako egoera egonkortzeko aukera bat eskaini ahal izateko. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak defendatu duenarekin bat datorren helburua.

Erkorekak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren xedea dela Kataluniak ahalik eta azkarren Gobernu egonkor bat izatea, sendoa, eta egungo egoerari aurre egingo diona, hau da, 155. artikuluak sortutako egoerari, hain zuzen ere. Hala, Kataluniak egoera “normalizatu baten aurrean” erronka berriei aurre egingo liokeela deritzo, elkarrizketa politikoa berreskuratuko luke, baita autonomia ere, azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako Bozeramaileak.