Inauguratu da Durangoko Familia Elkargunea

Mª Jésús San José, Aitziber Irigoras eta Pilar Rios

2018.eko apirilak 20

  • Durangoko Familia Elkargune berria inauguratu dute gaur María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak eta Aitziber Irigoras Durangoko alkateak.
  • Durangoko FTLren jarduera maiatzean jarriko da martxan, eta Durangoko eta Lea Artibaiko mankomunitateetako hamabi bat familiari emango die zerbitzu; familia horiek, gaur egun, Bilboko FTLra joaten dira, tutoretzapeko bisita eta trukeak egiteko.
  • María San José sailburuak pozik dagoela nabarmendu du; izan ere, errealitate bilakatu da “erakundeen arteko lankidetza-proiektua; horrek zintzoki islatzen du gizartearekin, oro har, eta epaileak agindutako kontsulta dela-eta familia elkarguneetara joan behar duten adingabe eta familiekin, bereziki, dagoen konpromiso-espiritua".

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak, Aitziber Irigoras Durangoko alkatearekin batera, gaur, Durangoko Familia Elkargunea inauguratu du; bertan, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko eta Lea Artibaiko mankomunitateko eta zerbitzua eskatzen duten hurbileko beste udalerri batzuetako familiei emango zaie arreta.

Inaugurazio-ekitaldian, María Jesús San José sailburuak pozik dagoela nabarmendu du; izan ere, errealitate bilakatu da “erakundeen arteko lankidetza-proiektua; horrek zintzoki islatzen du gizartearekin, oro har, eta epaileak agindutako kontsulta dela-eta familia elkarguneetara joan behar duten adingabe eta familiekin, bereziki, dagoen konpromiso-espiritua". “Espazio horiek ama, aita edo umearen tutoretza dutenen esku jartzen ditugu, hura bisitatu edo epaileak ezarritako trukeak egin ahal izateko”.

San José sailburuak aipatu du, halaber,  Durangoko Familia Elkargunearen jarduera maiatzean jarriko dela martxan, eta Durangoko eta Lea Artibaiko mankomunitateetako hamabi bat familiari emango diela zerbitzu; familia horiek, gaur egun, Bilboko FTLra joaten dira, tutoretzapeko bisita eta trukeak egiteko.

Lan eta Justiziako sailburuak gogorarazi du bere sailak Bilboko, Donostia-San Sebastiango, Vitoria-Gasteizko familia elkarguneak kudeatzen dituela, bai eta zenbait udaletakoak ere, besteak beste, Durangokoa, Durangoko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez, eta Barakaldokoa eta Portugaletekoa ere. “Gainera, Tolosako eta Gernikako etorkizuneko familia elkarguneak diseinatzen ari gara”, esan du. “Guztira, 800 familiari ematen diegu arreta; alegia, gutxi gorabehera, mila adingabe ingururi, 3 eta 11 urte bitartekoak gehienak.

Familia elkarguneen bidez, adingabeek beren aitarekin, amarekin, tutorearekin edo beste familiarteko batzuekin harremana izateko daukaten eskubidea bermatzen da. Doan erabiltzeko espazioak dira; segurtasun-berme guztiak eskaintzen ditu adostasunik gabeko familia-nukleoa hausten den egoeretan, gatazka, tratu txar eta beste hainbat egoeratan. Eta diziplina anitzeko ekipo psikosozialak eta adituak dituzte, eta horiek une oro zaintzen eta babesten dituzte adingabeak.