Hezkuntza Sailak 16 milioi euro zuzendu dizkie ikerketa-taldeei

ikerketa_taldeak.jpeg

2018.eko uztailak 27

Euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko 2019-2021 laguntzen deialdi bat egiteko agindua onetsi du Eusko Jaurlaritzak


Hezkuntza Sailak agindu berri bat onetsi du, unibertsitateetako ikerketa-taldeen lana bultzatzeko. Aipatutako aldirako guztira 16 milioiko laguntzak biltzen dituen deialdi honen helburua da oinarriak finkatzea eta diru-laguntzak ematea euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko. Talde horien ikerketa-programek eremu hauetan garatutakoak izan behar dute: Artea eta Humanitateak, Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak, eta Arkitektura.

Finantzaketa hori beren zereginak ikerketa-taldeen barruan beteko dituzten ikertzaileak kontratatzeko izango da gehienbat.
Deialdi honek 3 urteko aldirako (2019-2021) bikaintasunezko ikerketa-taldeentzako finantzaketa dakar berekin. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren konfigurazioa eta RIS3-Euskadi espezializazio adimendunaren estrategia, 2021erako birdefinituko dena, kontuan hartuta zehaztu da deialdia.

Deialdi honetan egindako inbertsioa 2016-2021 deialdikoari gehitzen zaio. Bere bitartez, Euskal Unibertsitate Sistemako bikaintasun-talde guztientzako finantzaketa osagarriaren eskaera guztiak 2022ko deialdi bakar batean bateratzea lortuko da.

Deialdi honen bitartez kalitateko ikerketa sustatzen da, jardueren internazionalizazioak eta inpaktu zientifiko eta teknologiko handiko foroetan argitaratutako emaitzek ez ezik, arazo sozialen, ekonomikoen eta teknologikoen konponbideari egiten dioten ekarpenek ere agerian utzitakoa, XXI. mendean Euskadiko eta Europako gizartea aurre egiten ari zaien arazoak direla aintzat hartuta. Gainera, ikerketa-taldeak banantzeko joerari azkena eman nahi zaio, horrela, behar adina tamaina eta beharrezko masa kritikoa har ditzaten, Europako Ikerketa Gunearen testuinguruan euskal ikerketak dituen erronkei aurre egiteko. Hala, eremu desberdinetako espezialistak taldekatzea sustatzea da asmoa, kualifikazio handikoak eta ikerketa-proiektuei, ezagutzaren transferentziari eta gradu ondoko prestakuntza-programei dedikazio handia eskaintzen dietenak.

Gainera, deialdi honek euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeak babestuko ditu finantzaketa osagarri bat emanez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikerketa-taldeen jarduerak ahalbidetu eta sustatzeko, eta haiek egindako ikerketan kalitate zientifikoa, inpaktu soziala eta nazioarteko proiekzioa areagotzeko.