Gernika-Lumoko familia elkargunea inauguratu da

2018.eko abenduak 19

  • Gernika-Lumoko Familia Elkargune berria inauguratu dute gaur Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko presidente Ana Hormaetxek.
  • Gernika-Lumoko FE berriak Busturialdeko Mankomunitateko, Ajangizeko eta Bermeoko familiei emango die zerbitzua; familia horiek, gaur egun, Bilboko Familia Elkargunera joaten dira tutoretzapeko bisitak eta trukeak egitera.
  • María Jesús San José sailburuak pozik dagoela nabarmendu du erakundeen arteko lankidetza-proiektu berri hau errealitate bihurtu delako. Horrela, Euskadik, aurrerantzean, zazpi Familia Elkargune izango ditu, eta horiei laster batuko zaie Tolosakoa. Doan erabiltzeko espazioak dira, segurtasun-berme guztiak eskaintzen dituzte familia-nukleoa adostasunik gabe hausten den egoeratan eta gatazka, tratu txar eta beste hainbat egoeratan. Diziplina anitzeko ekipo psikosozialak eta adituak dituzte, eta horiek une oro zaintzen eta babesten dituzte adingabeak. 
  • Ana Hormaetxe, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Presidenteak bere adierazpenean eskualdeko haur eta nerabeen eta beraien familiek arreta hurbila eta kalitatekoa eskura izatearen garrantziri buruz hitz egin du. Horrez gain, Gernika-Lumon Familia Elkargunea izateko, elkarlanean aritu izan diren erakundeen lana eta ahalegina goraipatu du.

Gernika-Lumoko Familia Elkargune berriaren inaugurazio-ekitaldian, Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San José eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko presidentea pozik agertu dira errealitate bihurtu delako erakundeen arteko lankidetza-proiektua, zintzoki islatzen duela-eta gizartearekin, oro har, eta epaileak ezarritako bisitak edo trukeak egin ahal izateko familia elkarguneetara joan behar duten adingabe eta familiekin, bereziki, dagoen konpromiso-espiritua.

Gernika-Lumoko FEan Busturialdeko Mankomunitatean (Arratzun, Busturian, Ean, Elantxoben, Errigoitin, Foruna, Gautegiz-Arteagan, Gernika-Lumon, Ibarrangelun, Kortezubin, Mendatan, Morgan, Mundakan, Muruetan, Muxikan, Nabarnizen, Sukarrietan) Ajangizen eta Bermeon, eta zerbitzua erabiltzea eskatzen duten inguruko beste herri batzuetan, bizi diren familiei emango zaie arreta.

Gaur egun dozena erdi familia joaten dira Bilboko Familia Elkargunera tutoretzapeko bisitak eta trukeak egitera, eta hemendik aurrera Gernika-Lumoko FEko instalazioak erabiltzen hasiko dira.

Lan eta Justiziako sailburuak gogoratu du sailak Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Familia Elkarguneak kudeatzen dituela, eta gaur Busturialdeko Mankomunitatearekin izenpetutakoa bezalako lankidetza-hitzarmenen bidez, baita Barakaldokoa, Durangokoa eta Portugaletekoa ere. “Urte hasieran jarri zen martxan Bilboko Elkargune berria, apirilean Durangokoa inauguratu genuen, gaur Gernikakoa eta Tolosarekin jada prestatuta dugu hitzarmena. Apustu erabakigarri honek zehaztasunez islatzen du gizartearekin, oro har, eta epaileak deribatuta Familia Elkarguneak behar dituzten adingabeekin eta familiekin, bereziki, dagoen konpromiso-espiritua. Elkarguneetan 800 bat familia baino gehiagori ematen diegu arreta, eta batez ere, 1.150 adingaberi, 3 urtetik 11 urtera artekoei.”.

Bestalde, Ana Hormaetxe, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Presidenteak bere adierazpenean eskualdeko haur eta nerabeen eta beraien familiek arreta hurbila eta kalitatekoa eskura izatearen garrantziri buruz hitz egin du. Horrez gain, Gernika-Lumon Familia Elkargunea izateko, elkarlanean aritu izan diren erakundeen lana eta ahalegina goraipatu du

Familia elkarguneen bidez, adingabeek aitarekin, amarekin, tutorearekin edo beste familiarteko batzuekin harremana izateko daukaten eskubidea bermatzen da. Doan erabiltzeko espazioak dira, segurtasun-berme guztiak eskaintzen dituzte familia-nukleoa adostasunik gabe hausten den egoeratan eta gatazka, tratu txar eta beste hainbat egoeratan. Diziplina anitzeko ekipo psikosozialak eta adituak dituzte, eta horiek une oro zaintzen eta babesten dituzte adingabeak.

FAMILIA ELKARGUNEAK

Deribazio judizialaren bidezko Familia Elkarguneei esker, Eusko Jaurlaritzak:

  • Bermatzen du adingabea bere aitarekin, amarekin, tutorearekin edo zaintzailearekin eta familiakoekin harremanetan mantentzea.
  • Bermatzen du amak eta aitak haien seme-alabekin harremanetan izateko eskubidea, baita beste familiako eta hurbileko batzuena ere, batez ere aitona-amonena.
  • Bermatzen du adingabearen segurtasuna eta ongizatea, bisita-erregimenen barruan.
  • Ahalbidetzen du adingabeek askatasunez eta beldurrik gabe adieraztea haien sentimenduak eta premiak.
  • Bermatzen du hirugarren pertsona inpartzial eta neutral bat agertzea bisitak gainbegiratzeko.
  • Gurasoei beharrezko trebetasunak eskaintzen dizkie, zerbitzuaren laguntzarik eta gainbegiratzerik gabe beren seme-alaba adingabeekin erlazionatzeko —gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak hobe daitezen—, eta seme-alabak hezteko.
  • Informazio fidagarria eta objektiboa eskaintzen du bisitaldietako familia-harremanen bilakaerari buruz, eta erakunde administratibo edo judizial eskudunei ematen die horren berri.
  • Prestatzen ditu aitak eta amak, haien seme-alabak errespetuan, berdintasunean eta bizikidetasunean hezi ditzaten.