Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek Donostiako Salbean parte hartu du

2018.eko abuztuak 14

Eusko Jauralritzaren Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiria Andre Mariaren Salbean eta meza tradizionalean izan dira. Koruko Andre Mariaren basilikan izaten da ospakizuna, Donostiako alde zaharrean.

Donostiako gotzain José Ignacio Munillak emandako ekitaldi erlijiosoaren aurretik, Uriarte eta Zupiria sailburuei harrera egin die Eneko Goiak Donostiako alkateak. Udaleko beste kide eta agintari batzuekin batera (horien artean, Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejería), oinez joan dira udaletxetik basilikaraino, Aste Nagusiko ekitaldirik enblematikoenetako batera.