Eusko jaurlaritzaren azken eskaintza EH-BILDU: 2019ko Aurrekontuak

FOTO_RP_10_DIC.jpg

2018.eko abenduak 10

DIRU SARRERAK BERMATZEKO EUSKAL SISTEMA

  1. Orokorra: %3,5eko igoera 2019an eta %3,5ekoa 2020an.
  2. Pentsioen onuradunak:
  • 783,65€ arteko igoera 2019an (%7) eta 822,83€ artekoa 2020an (%5). 40.000 pentsiodun ingururi buruz ari gaitezke hitz egiten, baldin eta DSBE-RGIaren hartzaile izateko baldintzak betetzen badituzte.
  1. Sei hilabetetik gorakoa izango ez den epealdian, pentsioak jasotzen dituzten DSBE-RGIaren unitate onuradunen barruan, egoera pertsonalak eta horiei lotutako behar egoerak aztertuko dituen txostena egitea, zaurgarritasun ekonomikoan dauden emakumeen kasua, batez ere, eskubideei dagozkienean banaka landu daitezkeen egoera horiei aurre egin ahal izateko. Horien ezarpena, diru sarrerak bermatzeko arautegia edo aurrekontuak aldatzeko aurrera eramango diren eztabaidetan landuko da.
  2. LANBIDEn Unitate espezializatua sortzea pertsona horiei zuzendutako laguntzak kudeatzeko: arretarako eredu esklusiboa eta protokolizatua.
  3. Neurriak ezagutarazteko Informazio kanpaina.

 

SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA KENTZEA

Artikuluen testuaren Seigarren Xedapen Gehigarria (familiako eta laneko bizitzaren kontzilizazioa, oinarrian) kentzea, orain arte zeuden murrizketak ezabatuz.

ENPLEGU POLITIKA

  • “Lehen Aukera” programaren berregituraketa, orokorrean 5 milioi euro gehituz aurrekontu zuzkiduran, 2019 (2,9M€) eta 2020 (2,1M€) ekitaldietarako, bete beharreko beharren arabera handitzeko aukera aurreikusiz.
  • Egoera larrian dauden kolektiboen (gazteak, emakumeak eta langabezian denbora asko daramaten pertsonak) laneratzerako laguntza programen berregituraketa, orokorrean 10 milioi euro gehituz aurrekontu zuzkiduran, 2019 (8,5M€) eta 2020 (1,5M€) ekitaldietarako, bete beharreko beharren arabera handitzeko aukera aurreikusiz, laneratze enpresetara eta kontratatzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen kontrataziora zuzenduta emandako laguntzen bitartez.
  • LANBIDEk kudeatutako gazteen itzulerarako laguntza programaren berregituraketa, orokorrean milioi bat euro gehituz aurrekontu zuzkiduran, 2019 (0,6M€) eta 2020 (0,4M€) ekitaldietarako, bete beharreko beharren arabera handitzeko aukera aurreikusiz.
  • Langabezian dauden pertsonen arretarako eta beraiekin jarduteko eredu protokolizatu espezializatuagoa eta pertsonalizatuagoa ezartzea.
  • Enpleguaren sustapenerako tokiko ekintzetara zuzendutako deialdiak berriro formulatzea, lana aurkitzeko zailtasun bereziak erakusten dituzten pertsonen arreta egokia eta jarraitua bermatzeko xedez, garapen agentziekin elkarlanean, eta tokiaren eta eskualdearen errealitatea kontuan izanda, orokorrean 20 milioi euro gehituz aurrekontu zuzkiduran, 2019 (11M€) eta 2020 (9M€) ekitaldietarako.
  • Langabezian denbora asko daramaten pertsonen birziklapenerako eta laneratzerako ekintzak finantzatzeko Funts Publikoa eratzea, LANBIDEren eta enpresen laguntzarekin, 2 milioi euroko aurrekontu zuzkidurarekin.
  • Soldata tartea desagerrarazteko ekintza plana onestea eta martxan jartzea, milioi bat euroko aurrekontu zuzkidurarekin, beste neurri batzuen artean, gizonen eta emakumeen arteko ordainketa berdintasuna aztertzeko plan berezia eta kontratazio publikoan soldata tartea murrizten aurrera egiteko gizarte arloko klausulak sartuz.
  • Enpresei eta erakunde pribatuei berdintasun planak aurrera eramateko ematen zaizkien laguntza programak egokitzea, orokorrean milioi bat euro gehituz aurrekontu zuzkiduran, bete beharreko beharren arabera handitzeko aukera aurreikusiz.
  • Etxeko langileei zuzendutako programa berezia martxan jartzea, euren enplegu beharrekin (lan baldintzak, arriskuen prebentzioa, ikuskapen kanpainen egokitzapena, etab.), prestakuntzarekin (gaitasunen egiaztapena, autoenplegurako prestakuntza, etab.) eta ekintzailetza kolektiboarekin (aholkularitza espezializatua, tutoretza, etab.) erlazionatutako neurriak kontuan hartuz, milioi bat euroko aurrekontu zuzkidurarekin.
  • Gizarte arloko ekonomiari bultzada emateko arloan, gizarte arloko ekonomiaren adierazpen ugarietan (kooperatibak, lan sozietate anonimoak, etab.) ekintzailetza kolektiboa sustatzera zuzendutako programa martxan jartzea, prestakuntza, aholkularitza espezializatua, tutoretza, laguntza tekniko-juridikoa… eta laguntza ekonomikoak emanez, milioi bat euroko aurrekontu zuzkidurarekin.
  • Langileek enpresen kudeaketan izan beharreko partaidetza bultzatuko duen enpresa eredu berria sustatzeko neurri programa martxan jartzea, milioi bat euroko aurrekontu zuzkidurarekin, enpresen demokratizazioarekin erlazionatutako lehenengo esperientziak aurrera eramateko laguntza ekonomikoak emanez, langileen informazioa eskuratzeko moduari, antolakuntzari, partaidetzari eta erabakitzeko gaitasunari bultzada emanez –bai emaitzei eta baita kapitalari dagokienez ere–.
  • Egoera jakin batzuetan (transmisioak, itxiera, porrota…) enpresen jarduera langileen esku jarraitzen lagunduko duen neurri programa martxan jartzea, milioi bat euroko aurrekontu zuzkidurarekin. Horren barruan diru-laguntza espezifikoa jasoko da, eta baita Eusko Jaurlaritzaren baliabide guztiak (aholkularitza juridikoa, plangintza estrategikoa, diru-laguntza lerroak, elkartzeko baliabideak…) langileen esku jartzea ere, beharrezkoak diren laguntasuna eta jarraipena bermatuz.
  • Ekonomia zirkularra sustatzeko plana onestea eta martxan jartzea, milioi bat euroko aurrekontu zuzkidurarekin. Bertan, Eusko Jaurlaritzak arlo horretan aurrera daramatzan ekimen guztiak bilduko lirateke, garrantzia berezia emanez Gobernu Kontseiluak 2016an onetsi zuen “Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen 2020ko Programari”.

FINANTZEN IKUSPEGITIK JASANGARRIAK DIREN INBERTSIOAK

Finantzen ikuspegitik jasangarria izango den 50 milioi euroko inbertsio programa adostea osasunaren, hezkuntzaren, ingurumenaren eta etxebizitzaren alorretan.

AKORDIOAREN BALORAZIO EKONOMIKOA

 

 

 

 

 

 

2019

2020

 

RGI

                20.800.000  

                20.800.000  

41.600.000

6. XEDAPEN GEHIGARRIA KENTZEA

                2.000.000  

                2.000.000  

4.000.000

 

Lehen aukera

2.900.000

2.100.000

 

Laneratzea

8.500.000

1.500.000

 

Gazteen itzulera

600.000

400.000

 

Tokiko enplegu planak

11.000.000

9.000.000

 

Birziklapen ekintzetarako funtsa

2.000.000

 

 

Soldata tartea murrizteko plana

1.000.000

 

 

Berdintasun planak

1.000.000

 

 

Etxeko langileentzako plana

1.000.000

 

 

Ekintzailetza kolektiborako plana

1.000.000

 

 

Enpresa eredu berrirako plana

1.000.000

 

 

Enpresen jarraipenerako plana

1.000.000

 

 

Ekonomia zirkularreko plana

1.000.000

 

 

ENPLEGUA

                32.000.000  

           13.000.000  

            45.000.000  

 

                54.800.000  

           35.800.000  

            90.600.000  

       

Inbertsio jasangarriak

                50.000.000

   
       

GUZTIRA

                104.800.000  

           35.800.000  

          140.600.000