Eusko Jaurlaritzak aldatu egin du euskadiko hilotzen osasuna arautzen duen dekretua, egoera epidemiologiko berrira eta ohituren aldaketetara egokitzeko (Gobernu Bilera 2018-11-20)

fotoconsejo.jpg

2018.eko azaroak 20

  • Aurrerantzean, I. Taldeko gaixotasun infekziosoren batek eragindako heriotza izan duten pertsonen gorpuak ez dira zertan erraustu, lurperatzeko aukera ere egongo baita 

Eusko Jaurlaritzak onartu egin du 202/2004 Dekretua aldatzea; Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate alderdiei buruzko Erregelamendua onesten da. Aldaketa hori Gobernu Kontseiluan adostu da, gaur, eta helburua da sasoiko egoera epidemiologikora eta osasun-arriskuetara egokitzea, bai eta gizarte-erabilera eta -ohituretan heriotzaren inguruan izan diren aldaketetata eta hileta-enpresek zerbitzuak emateko dituzten aurrerapen teknikoetara egokitzea ere.

 Gaur egun, osasun publikoaren babesa aintzat hartuta, eta azken urteotan sortu diren gaixotasun infekziosoen testuinguruan, komeni da gorpuak I. Taldeko gisa kalifikatzen dituzten agente patogenoen bidez transmititutako gaixotasun infekziosoen zerrenda sinplifikatzea. Hala jaso da dekretu berrian, eta aurrerantzean erraustea ez dadila izan I. Taldeko gaixotasun infekziosoren batek eragindako heriotzaren ondoriozko gorpuen irtenbide bakarra eta, aurrerantzean, errausteko zein lurperatzeko aukera egotea, osasun publikoari kalterik eragin gabe eta hildako pertsonaren borondatea eta eskubideak errespetatuz, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz.

Bestalde, aldaketak tanatopraxiako praktikak edo teknikak egiteko lanbide-profilei ere heltzen die; orain arte mediku fakultatiboak baino ez zuen egiten. Azken urteotan osasunaren lanbide-familiaren barruan sortu diren trebakuntza berriak kontuan hartuta, zabaldu egin dira lan hori egin dezaketen lanbide-profilak.

Azkenik, gorpua beilatzeko lekua dela eta, dekretuak kendu egin du lurralde-mugaketa, eta, beraz, hildakoaren etxean edo baimendutako beilatokietan egin ahalko da, kokapen geografikoaren mugarik gabe.

Azken batean, dekretu berriaren bitartez osasun-kontrolerako jarduketak beharrezko edo komenigarri egiten duten gertakari epidemiologikoen edo osasun publikoko gertakarien arabera egokitu nahi dira, baina hil denak bere gorpuarekin egin nahi zuena aintzat hartuta.