Eusko Jaurlaritzak 20.000 euro onartu ditu Barakaldoko bost abesbatzarentzat (Gobernu Bilera 2018-12-18)

logoconsejo.jpg

2018.eko abenduak 18

Honako hauek jasoko dituzte diru-laguntzak: Barakaldoko Orfeoia, Schola Cantorum, Lagun Beti, Kantarte Gazteder eta Zigor Abesbatza

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak bost diru-laguntza zuzen onartu ditu, bere gaurko saioan, Barakaldoko bost abesbatzarentzat. Laguntza hauek emendakina bidez sartu ziren aurtengo aurrekontuetan eta, guztira, 20.000 euro banatuko dira udalerri horretako bost abesbatza horien artean, haien urteko kultur programa aurrera eramaten laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailetik diru-laguntza hauen interes publikoa nabarmendu dute, musika korala sustatzeko eta, baita ere, Barakaldon jarduera kulturalak sustatzeko. Era berean, Sailak abesbatza hauen programen interesa azpimarratu du. Hona hemen aipatutako diru-laguntzak jasoko dituzten bost abesbatzak:

   -     Sociedad Coral Orfeón Baracaldés: 4.000 euro.

   -     Schola Cantorum de San Vicente Mártir: 4.000 euro.

   -     Asociación Masa Coral Lagun Beti: 4.000 euro.

   -     Asociación Coral Kantarte Gazteder: 4.000 euro.

   -     Zigor Abesbatza: 4.000 euro.