Euskadira iritsi diren iragaitzazko migratzaileen kopurua pixka bat igo da

__European_Union___2015_____Source_EC_-_Audiovisual_Service______Photo_Silv_re_G_rard__4_.jpg

2018.eko urriak 14

  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak “Euskadiko Gurutze Gorriak egiten duen lan humanitarioa” nabarmendu du

VG 2018 10 14

Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Euskadiko Gurutze Gorriaren lanari esker, azken aste honetan Euskadira iritsi eta bertatik igaro diren iragaitzazko migratzaileen kopurua pixka bat igo dela egiaztatu du. Gaur arte, igandea, 3.944 pertsonari eman zaie arreta, ekainaren amaieran arretarako gailua aktibatu zenetik.

Euskal erakundeak –Eusko Jaurlaritza, Bilboko, Vitoria-Gasteizko, Donostiako, Berrizko eta Irungo udalak–, Euskadiko Gurutze Gorriaren eta uda honetan sortutako asistentzia-baliabideen bidez, arreta eta laguntza ematen ari dira Europako erdigunera joateko autonomia-erkidegora iristen diren iragaitzazko migratzaile guztientzat.

Asteburu honetan iritsi den migratzaile-kopurua areagotu egin da, Andaluziako kostaldeetara ere migratzaile gehiago iritsi delako. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak “Euskadiko Gurutze Gorriak egiten duen lan humanitarioa” nabarmendu du.