Ernesto Sainz Lancharesek "enplegurako lanbide-heziketan inplikatzeko eta parte hartzeko eta trebakuntza profesional bat lortzeko" deia egin dio ijito herriari

31_07_18_FSGitano_VG__55_.JPG

2018-07-31

 

  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendariak Arabako Ijitoen Idazkaritzaren jardunaldi bati amaiera eman dio
  • “Gaitasunen ahalduntzetik eta sendotzetik abiatuta hobetzeko aukera, “Aprender Trabajando” programaren bitartez

 

2018/07/31 Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendari Ernesto Sainz Lancharesek “enplegurako lanbide-heziketan inplikatzeko eta parte hartzeko” deia egin dio ijito herriari. “Honela, ogibide bat lortzeko trebakuntza jasoko bailuke, gaitasunen ahalduntzean eta sendotzean oinarritutako gauza berriak ezagutu eta hobetzeko aukera batean Aprender Trabajando programaren bitartez".

 

Ijitoen Idazkaritza Fundazioa – FSGk Europa Biltzar Etxean antolatu duen ‘Aprender Trabajando” programaren amaiera-ekitaldian hitz egin du Sainz-Lancharesek. “Xedea da ikasteko grina eta lan-merkatuaren beharretara eta aukeretara egokitutako heziketa berezi baten bitartez profesionalki eguneratzeko grina ijito gazteen artean sustatzea”.

 

Aprender Trabajando programaren berezitasuna da aliantzak dituela enpresa ezberdinekin. Hauek, beren ateak irekiz parte hartu dute eta hori da, hain zuzen ere, gure konpromisoa duen bigarren ekintza-ildoa”, azaldu die Sainz-Lancharesek bertaratuei.

 

“Zuek guztiek programaren hasieran zuen buruari jarri zenioten erronka gainditu duzuela ospatzen dugu gaur eta, honela, aurrerapauso handia eman duzue etorkizun hobe baterako bidean. Ijito Herriaren historia eta kultura ezagutu bezain pronto, nabaria da ijitoek beren ogibidea izan dutela beti eta aipatu ogibidea garrantzitsua izan dela beren bizitzan zehar: hain garrantzitsua, non egiten zituzten ogibideengatik izan baitira ezagunak ijitoak beti: zaldi hazleak, otarregileak, perzkinak edo kinkila-saltzaileak”, gogoratu du Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak.

 

Baina Sainz-Lancharesek aipatu duenez “aldatzen doaz denborak eta bere garaian onuragarriak ziren zenbait ogibide desagertuta gaude gaur, edo desagertzeko zorian; ijitoek betidanik izan dituzten ogibideak museoko pieza bilakatu dira eta, ondorioz, ezin dugu egoera horri ez ikusiarena egin gure mundua aldatzen den bitartean”.

 

“Eusko Jaurlaritzatik, ijitoen elkarteekin batera lanean dihardugu gauzak aldatu eta etorkizunaren ateak irekiko dizkien heziketa bat eskaini ahal izateko gazte ijitoei. Enplegu bat izateak emantzipazio ekonomikoa lortzea ahalbidetzen du, bizitza autonomo bat eraikitzea norberaren bitarteei esker eta, ondorioz, eguneratua dagoen eta lan-merkatuko beharretara eta aukeretara egokitua dagoen enplegurako lanbide-heziketa bat oso garrantzitsua da”, nabarmendu du Sainz-Lancharesek.

 

“Enpresek heziketa jaso duten ijitoak lagun ditzaten lan egiten dugu, lan-merkatura beste guztion baldintza berdinetan sar daitezen lan-praktikak eginaz. Egun oraindik bizirik dauden bazterkeria- eta -diskriminazio-egoerekin bukatu beharra dago ere. Lan-munduan sartzeko aukera emango dizuen trebakuntza hori lortzeko egin duzuen esfortzuaren garrantzia nabarmendu nahi dugu gaur, eta bereizkeriaren aurka borrokatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dugu ere”, esan du amaitzeko.