EPE 2014-15: fisioterapeuta eta administrari laguntzaile kategorien behin betiko zerrenden eta destinoa esleitzeko ebazpenen argitalpena

Argitalpen-data: 

2014-15 EPEko kategorietako hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena jasotzen dituzten Ebazpenak eta Langile finko izendatzeko (lanean hasteko) Ebazpenak argitaratzeari buruz, informazio hau jakinarazi nahi dugu:

  • Gaur, 2018ko apirilaren 23an, jarraian jasotako kategorien hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena jasotzen dituzten Ebazpenak 2014-15 EPEko webgunean argitaratzea aurreikusten da:

Fisioterapeuta / Administrari laguntzailea

Hautagaien behin betiko zerrenda eta esleipena jasotzen dituzten ebazpenen aurkako gorako errekurtsoa jartzeko epea 2018ko apirilaren 24tik 2018ko maiatzaren 23ra artekoa da, bi egun horiek barne.

  • 2018ko maiatzaren 3ko EHAAn jarraian jasotako kategorietan langile finko izendatzeko Ebazpenak argitaratzea aurreikusten da:

Fisioterapeuta / Fisioterapeuta / Administrari laguntzailea

Lanpostuaz jabetzeko epea 2018ko maiatzaren 4tik 2018ko ekainaren 4ra artekoa izango da eta langileak lanean hasiko dira lanpostuaz jabetu eta hurrengo egunean. Osakidetzako webgunean lanpostuaz jabetzeko informazio-dokumentu bat argitaratuko da: hitzorduetarako telefonoa, helbidea eta lanpostuaz jabetzeko dokumentuak, eszedentziak...

Izendapena jasotzen duen ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa jartzeko epea 2018ko maiatzaren 4tik 2018ko ekainaren 4ra artekoa da, bi egun horiek barne    

Izendapenen ebazpenak gaur bertan argitaratuko dira Osakidetzaren 2014-15 EPEaren webgunean, argibide modura.