Emakundek prestakuntza eskaini die enpresei lanean sexu jazarpenari aurre egiteko

2018.eko ekainak 21

Gaur goizean prestakuntza saio bat eskaini die Emakundek enpresei Eusko Jaurlaritzako Lakuako areto nagusian. Jardunaldiaren izenburua “Enpresetan sexu-jazarpena edo sexuagatiko jazarpena dagoenean esku- hartzea. erronkak eta proposamenak” izan da eta hasiera batean Berdintasunerako Erakunde Laguntzaileei eta Kontsultore homologatuei zuzendutako jardunaldia bazen ere, jasotako eskaerak direla eta, zabaldu egin da baita ere klabeak diren beste eragile batzuei, ahala nola, Osalan, las Ikuskaritza edota Osakidetzako ordezkariei.

Zuriñe Elordik, Emakundeko idazkari nagusiak ireki du jardunaldia eta gogoratu du “lehen helburua  jazarpen hauek ez gertatzea” dela eta “halakorik ez gertatzeko tresnarik eraginkorrena berdintasun politikak dira, hau da, enpresan berdintasun plan bat izatea eta neurri zehatzak izatea berdintasunaren alde”.

Emakundek enpresen eskura uzten du “Lanean sexu jazarpenari aurre egiteko protokoloa” zeinean zehazten den honelako kasuetan zer egin, nola, ze prozedura jarraitu behar den. Hurrengo astearako beste prestakuntza saio bat antolatu da.