Berrikuntza eta balio erantsia industriaren zerbitzura Harsh Labaren itsasoratzean, Europako lehen laborategi flotagarria

2018.eko uztailak 20

Bermeo izan da Europako lehen laborategi flotagarriaren itsasoratzearen eszenatokia. BIMEPen egongo den plataforma honen bidez offshore eolikoaren esparruan lan egiten duten enpresek euren ikerkuntza prozesuetan eskuratzen dituzten produktu eta materialak aztertu ahal izango dituzte ingurune eta denbora errealean.

Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak itsasoratze ekitaldian parte hartu du eta balioan jarri du proiektua Ikerketa eta Garapen teknologikoa enpresen beharretara bideratu duelako. Ikerketaren transferentzia eman da, elkarlanean eginiko proiektua da, merkatura bideratzen dena eta balio erantsia dakarrena. Enpresa eta zentro teknologikoen arteko lankidetza izanik, HAZITEK programaren bidez lagundu du proiektu hau Eusko  Jaurlaritzak. Babes honen helburuan, ohi bezala, enpresak indartzea dago, lehiakortasuna irabaztea, negozioa areagotzea eta aberastasuna eta enpleguak sortzea.

Tapiak esan du gainera, Jaurlaritza hartutako konpromisoak betetzen ari dela. 2020 urte bitartean 100 proiektu estrategiko aurrera ateratzea zen legegintzaldi honetako helburuetako bat eta gaurkoarekin, legealdiaren erdia egin gabe, ia 70 dira martxan dauden proiektu estrategikoak.