Aintzane Ezenarro Intxortan hildakoen oroimen ekitaldian izan da

Argitalpen-data: 

Elgetako Itxortako Atean egin da duela 81 urte bertan hil zirenen aldeko oroimen ekitaldia. Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatutako ekitaldian izan da Aintzane Ezenarro, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogoraren zuzendaria. Ekitaldian bertan hil ziren 231 pertsonen izenak irakurri dira senitartekoak bertan direla.