Abuztuaren 12a, Gazteriaren Nazioarteko eguna. Aurtengo gaia: 'Hiri eta espazio publiko seguruak'

Argitalpen-data: 

Abuztuaren 12a, Gazteriaren Nazioarteko eguna

Datorren abuztuaren 12an Gazteriaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Eguna Nazio Batuek bultzatu zuten 1995ean. Gazteek beharrezkoak dituzte segurtasunez elkartzeko guneak; bertan beraien behar eta interes ezberdinetan sakontzeko aukera behar dute; erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartu eta askatasunez espresatu. Era askotako espazioak daude, baina espazio seguruek gazteriaren duintasuna eta segurtasuna bermatuko dituzte. Hori dela eta, aurtengo gaia honako hau da: “Hiri eta espazio publiko seguruak”.

Testuinguru honetan, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteek beraien parte-hartze politikoa areagotzeko gogoei buruz duten iritziaren inguruko datuak plazaratu nahi ditu.

Gazteriaren % 42k jotzen du hauteskundeen bidez parte hartzea ez dela nahikoa, eta modu aktiboagoan parte hartu nahi du gai publikoetan. % 8k uste dute jada nahikoa parte hartzen dutela eta % 47k adierazi dute ez dutela modu aktiboagoan parte hartu nahi gai publikoetan. Gainerako % 3ak ez du erantzun.

Gai publikoetan gehiago parte hartzeko nahia 2012ko mailetan mantendu da, urte hartan ere gazteen % 42k adierazi baitzuten gehiago parte hartu nahi zutela. Ehuneko hori, edozelan ere, handiagoa da 2000. eta 2008. urteen artean erregistratutakoa baino.

Gazteek gai publikoetan modu aktiboagoan parte hartzeko duten nahiaren eboluzioa (%)

Datuek argi uzten dutenez, gazteek gogoa dute gai publikoetan duten parte hartzea areagotzeko. Horretarako beharrezkoa da gazteek parte hartu ahal izateko espazio seguruak bermatzea.

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa