Tapia Kataluniari buruz, "arazo politiko batek, konponbide politikoak behar ditu"

tapia_entrevista_ser.JPG

2017.eko irailak 20

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua, Arantxa Tapia, SER irratiko “La Ventana de Euskadi” saioan elkarrizketatu dute. Kataluniari buruz galdeginda, estatuak egoera “ia atzera bueltarik gabeko” muturrera eraman duela esan du, baina oraindik geratzen dela negoziatzeko tartea.

 

Sailburuak adierazi duenez “arazo politiko batek konponbide politikoak behar ditu, inolaz ez indarra eta forma autoritarioen bidezko erantzuna”.