Argitalpen-data: 2017/07/18

Memoria Plaza ekimenaren edizio berriak

Irailetik aurrera, Memoria Plaza erakusketa ibiltaria Portugaleten, Hernanin, Erreterian eta Irunen izango da. Ikusi datak.

HELBURUAK

Lau xede ditu Memoriaren Plaza proiektuaren fase ibiltariak:

  • Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
  • Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
  • Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
  • Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.

ERAKUSKETAGUNEA

Erakusketak ondoko guneak ditu:

  • Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
  • Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
  • Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.
  • Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua hormairudian idatzi ahalko dute.

MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK

Memoriaren Plaza 2016an hasi zen ikusgai egiten eta zabaltzen memoria anitz hauek. Ekimena dagoeneko ondorengo herrietan egon da ikusgai: Bilbo, Durango, Tolosa, Gasteiz, Eibar, Donostia, Zarautz, Arrasate, Getxo, Lasarte-Oria, Gernika eta Santurtzi.