Argitalpen-data: 2017/05/26

Adingabeekin diharduten kirol erakundeetan, teknologia digitalak arduraz erabiltzeko gida

Eusko Jaurlaritzak, Jarduera Fisiko eta Kirol Zuzendaritzaren eta Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren bitartez, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek batera landu dute ‘Adingabeekin diharduten kirol erakundeetan teknologia digitalak arduraz erabiltzeko Gida’. 

Gida honen helburua hauxe da, kirol erakundeetako –klubak edo ikastetxeak– entrenatzaileei eta arduradunei tresna bat eskaintzea, entrenatzen dituzten edo erakundeko kide diren haurrekin eta nerabeekin mugikorren edo sare sozialen bidez nola komunikatu behar duten jakiteko aukera emango diena. 

Kirol munduak ere zerikusia du gizartearen errealitatearekin, kontuan izanik, gaur egun, Whastapp, Instagram, Facebook edo Snapchat bezalako tresna digitalak gero eta gehiago erabiltzen direla kirol arloan, besteak beste, entrenatzaileei beren kirolariekiko komunikazioa eta koordinazioa errazten dietelako. 

Dena den, baliabide edo sare sozial horiek arduraz erabiltzen ez badira arriskuak edo ondorio negatiboak ekar ditzakete, are gehiago adingabeak tartean daudenean. 

Gida hau aitzindaria da kirol eremuan eta bere asmoa da baliabide bat izatea teknologia digital berrien ardurazko erabilera ezagutzera emateko eta errazteko, baita helburu horretan kirol erakundeak sentsibilizatu eta inplikatzeko ere. Erakundeek, errealitate berri honen aurrean izan behar dugun jardunbideari buruzko informaziorik ezaren aurrean, esparru etiko bat eskaintzen diete adingabeekin diharduten kirol erakundeei, eta jardun egoki batzuk proposatzen dituzte, kirol eremuan teknologia digitalen erabilera zuzena bultzatzearren. 

Gida deskargatu 

 

 

 

 

 

 

 

Gidak baliabide/eredu batzuk eskaintzen dizkie kirol erakundeei zein entrenatzaileei, hain zuzen ere kirol esparruan teknologia digitalen erabilera egokia errazten duten hurrengo baliabideak/ereduak: 

Kirol erakundeetan teknologia digitalen erabilera arautu edo definitzen duen dokumentua. 

Entrenatzaileei bere kirolari adingabekoekin teknologia digitalen erabileran laguntzen dien jokabide-kodea. 

Entrenatzaileek eta adingabekoek adosten duten dokumentua.Teknologia berrien erabilera zehazten diren taldeko joko-arauak adosten ditu. 

  • DBLO-a betetzeko klausula-ereduak:

Datu Pertsonalen Babesari buruzko Lege Organikoak (DBLO) ezarritakoaren arabera, irudi eta datu pertsonalen erabilerarako guraso, legezko tutore edota kirolarien baimenak jasotzeko dokumentu edo klausulak.

* Tituluaren gainean klick eginez, eredua deskargatu.