Inaugurazioa KPMG Bilbon bulego berriak

1.JPG

2017.eko uztailak 27

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua izan da ekitaldiko buru. Zera nabarmendu nahi izan du: “badakit KPMGren egitekoa aholkularitza alor askotarikoa eta zabala dela. Fiskalitatea, finantzaketa, teknologia berrien txertatzea; enpresa batek dituen beharrak adina eremu eta espazio”. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak 2017-2020 aldirako Industrializazio Plana onartu berri duela esan du. “Planak estrategiak eskaintzen ditu, euskal industriak industria-paradigma berrirako behar den jauzia eman dezan. Alegia, besteak beste, digitalizazioarekin, giza baliabideen gaineko prestakuntzarekin eta kudeaketarekin lotutako alderdiak”, esan du sailburuak.