Argitalpen-data: 2017/07/27

Burdin Hesia babesteko eta dagokion garrantzia aitortzeko proiektuaren aurkezpena

Iñigo Urkullu Lehendakariak aurkeztuko du Burdin Hesia babesteko eta dagokion garrantzia aitortzeko proiektua, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuarekin eta Aintzane Ezenarro GOGORAren zuzendariarekin batera. Araba eta Bizkaiko Aldundietako ordezkariak eta hesiaren lerroak zeharkatzen dituen 33 udaletako ordezkariak ere ekitaldian izango dira. Bilboko Burdin Hesia, Gerra Zibilean hiria eta bere ingurua babesteko eraikitako defentsa lerroa da.

Ekitaldia uztailaren 28an izango da GOGORAk Bilbon duen egoitzan.