Aristotelesen "Politika" liburua euskeratu du Iñaki Usabiagak

  • Aristotelesen Politika liburuaren aurkezpena atzo EHUren Leioako fakultatean. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

  • DataAbenduak 21
  • Gaia Literatura

Aristotelesen 'Politika' liburua itzuli du Iñaki Usabiaga itzultzaileak antzinako grekotik, eta Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu du
«<em>Ánthropos physei zoon politikón». Iturburura jo du esaldi klasikoaren bila Iñaki Usabiaga itzultzaileak, eta hortik euskaratu du: «Gizakia izatez da bizidun hiritar». Jatorrizko antzinako grekotik itzuli du zuzenean Aristotelesen Politika klasikoa osatzen duten zortzi liburuak; hitzez hitz, eta baita «harlauzaz harlauza» ere, berak zehaztu duenez. Hiru urte inguru eman ditu horretan, eta testuaren gaurkotasuna azpimarratu du orain aurkezpenean. «Kristo aurreko IV. mendean idatzi zenetik hona indarrik galdu ez duen obra klasiko bat da. Politikara eta gizarte arazoetara dedikatzen den orok irakurri eta ongi ulertu beharrekoa zinez». Limes bildumaren barruan argitaratu du orain Euskal Herriko Unibertsitateak. Hurrengo urtean David Hume pentsalariaren politikari buruzko lanak argitaratuko dituztela aurreratu dute.

«Hemen hasten da politikaren fundazioa». Esaldi horrekin laburbildu du Aristotelesen lanaren garrantzia Esteban Antxustegi EHUko Filosofia politikoko irakasle, Limes bildumako zuzendari eta argitaratzaileak. «Euskaraz liburu hau falta zen, ze, nire ustez, oinarrizko-oinarrizko liburua baita». Mediterraneo inguruan ezagutu zituen gobernu moduen zerrenda eta azterketa egiten du bertan pentsalariak, eta liburu horretan topa litezke gerora politikari buruz aritzeko erabiltzen diren terminoetariko asko horregatik.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri