Arte eszenikoetan aplikatutako ehun interaktibo eta argitsuei buruzko topaketa teknikoa antolatu du Bilbaoeszenak


  • DataUrtarrilak 20
  • Gaia Arte eszenikoak

Paola Guimerans artista, hezitzaile eta diziplinarteko hezkuntzako material berrien eta sortzen ari diren eredu berrien ikertzaileak emango du hitzaldia otsailaren 2an, 17:00etatik aurrera.

Datorren martitzenerako, otsailak 2, arte eszenikoetan aplikatutako ehun interaktibo eta argitsuei buruzko topaketa teknikoa antolatu du Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroak (Bilbaoeszena).

Ekitaldi hori BilbaoEszenako lokaletan egingo da 17:00etatik 20:00etara bitartean. Paola Guimerans artista, hezitzailea eta diziplinarteko hezkuntzako material berriak eta sortzen ari diren eredu berriak eskulangintza, diseinua eta teknologia konbinatuz ikertzen dituena izango da hitzaldia emango duena.

Ehun elektronikoak eta wearable gailuak arte eszenikoetan aplikatzeak ematen dituen aukerak eskaintzea da helburua. Horretarako, ehun elektronikoak egiteko teknikak eta kode irekiko mikrokontrolagailu programagarrien, Flora edo Lilypard Arduino adibidez, funtzionamenduari buruzko oinarrizko kontzeptuak irakatsiko dira. Horrez gain, adibideak emango dira dantzan, operan, perfomancean edo antzerki garaikidean zelan erabili behar diren azaltzeko.

Sarrera doakoa izango da; edozelan ere, 5 euroko fidantza jarri behar da info@atae.org helbidean izena ematerakoan. Kopuru hori osorik itzuliko zaie euren plaza betetzen duten profesionalei. Gehienez 30 pertsonak har dezakete parte topaketa tekniko honetan.

INFORMAZIOA:

ATAE
Juan Gardeazabal k. 3. 48004 Bilbo
Telefonoak: 94 4014248 – 615 731729
Helbide elektronikoa: info@atae.org

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri