Topagune Teknikoak: Textiles interactivos y luminosos aplicados a las artes escénicas


  • DataUrtarrilak 15
  • Gaia Arte eszenikoak

    • Data:2016ko otsailaren 2
    • Ordutegia: 17:00 - 20:00
    • Hizlaria: Paola Guimerans
    • Non: Bilbao Eszena. (Bilbao)
    • Koordinatzailea:Zigor Gorostiola
    • Izena ematea: info@atae.org
    • Prezio: Debaldeko sarrera (*)
    • Plaza mugatuak: 30

Oihal elektronikoek eta 'weareable' izena duten gailuek arte eszenikoetan izan dezaketen erabilgarritasunari buruzko tailertxoa da. Oihal elektrikoak nola egin eta landu ahal izateko teknikez gain, Flora, Lilypad Arduino bezalako kode irekidun mikrokontrolagailuen erabileraz arituko gara. Dantza, opera, performance edo antzerki garaikidean izan dezaketen erabilerraztasunaren inguruko adibideak ikusiko dira.

Irakaslea Paola Guimerans izango da; artista eta hezitzailea izateaz gain, hainbat jakintza arloko eredu berrietan oinarritutako ikerketak burutu ditu, non diseinua, teknologia eta eskulangintza sustatu dituen.

(*) Sarrera doainik den arren, ezinbestekoa da 5 €ko bermea ordaintzea izena ematean. Diru kopuru hori osorik itzuliko zaie soilik Topaketa Teknikoan plaza okupatuko duten profesionalei.

Plaza gordetzeko aipatutako 5 € horiek ondoko edozein kontutan sartu behar dira:

Kutxabank (BBK-Kutxa-Vital): 2095 0000 70 9103906098

La Caixa: 2100 4817 18 2100174459)

ATAE. Juan de Gardeazabal, 3. 48004-BILBAO Tef.: 944.014.248 - 615.731.729

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri